Ildefons Cerdà

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ildefons Cerda hirigilea

Ildefons Cerdà i Sunyer (Sant Martí de Centelles, Bartzelona, 1815eko abenduaren 23 - Las Caldas del Besaya, Kantabria, 1876ko abuztuaren 21) ingeniari, politiko eta hirigile katalana izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832an arkitekturako ikasketak hasi zituen Bartzelonan, baina ez zituen bukatu. Ingeniaritza ikasketak Madrilen egin ondoren (1835-1841) Bartzelonan bizi izan zen berriz 1849tik aurrera. 1867an, Urbanizazioaren Teoria Orokorra ospetsua argitaratu zuen. Bertan, hirien demografia-arazoei eta garapen industrialari konponbideak bilatzen saiatu zen. Proposatutako teoriak nolabait jadanik ezarriak bazituen aurretik egindako Bartzelonako zabalgune (Eixample) proiektuan, ezbairik gabe bere lanik garrantzitsuena, hirigintzaren diziplina modernoaren hastapentzat har daitekeena. Haren helbururik nagusia hiri-bilbearen isotropia izan zen, hiri osoan zehar berdintasuna eta irisgarritasuna ahalbidetzeko.

Lan Garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonarako Cerdaren plana, (1859)
  • 1855 - Memoria del Anteproyecto de Ensanche de Barcelona (MAEB siglez ere ezaguna).
  • 1859 - Teoría de la Construcción de Ciudades (TCC siglez ere ezaguna).
  • 1861 - Teoría de la Viabilidad Urbana y Reforma de la de Madrid (TVU siglez ere ezaguna).
  • 1863 - Teoría del Enlace del Movimiento de las Vías Marítimas y Terrestres (TEM siglez ere ezaguna).
  • 1867 - Teoría General de la Urbanización (TGU siglez ere ezaguna).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ildefons Cerdà Aldatu lotura Wikidatan