Iller ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iller
Iller
Illerursprung.jpg
Iller ibaia, Oberstdorfetik gertu
Luzera 147 km
Arroa 2152 km²
Emaria 90 m³/s
Iturburua Iparraldeko Kareharrizko Alpeak
Ibai ahoa Danubio

Iller ibaia (antzinako izenez Ilargus), Alemaniako ibai bat da, Bavaria estatuan. Danubio ibaiaren eskuineko ibaiadarra da, eta 147 kilometroko luzera du.

Iturria, Oberstdorfetik gertu du, Allgäu eskualdeko alpeetan, Austriako mugatik gertu. Iparralderanzko bere ibilbidean, Sonthofen, Immenstadt eta Kempten herriak zeharkatzen ditu. Memmingenetik gertu dauden Lautrach eta Ulm herrien artean, Baden-Württemberg eta Bavaria estatuen arteko muga marrazten du 50 kilometroz. Ibaiak, bere urak Danubion isurtzen ditu Ulmen.

Iller ibaiak, 2152 kilometro karratuko arroa du. Bavariako ibaien artean zazpigarrena da emariagatik, Sendenen 75 metro kubiko segundoko emaria duelarik, Danubion duen bere itsasoratzetik gertu dagoen herria. Ibaiaren indarra, hidroelektraindarra sortzeko erabiltzen da, elkarren artean 51 megavatio sortzen dituzten zortzi elektraindar estazioren bidez.

Bizikleta bideak, Iller ibaia jarraitzen du, raftinga eta trekkinga egiteko toki ezaguna ere badena.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak