Iluntze global

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iluntze globala lurrazalera heltzen den eguzki argiaren murrizketa gradualari deritzaion fenomenoa da. Uste denez atmosferan karboi beltza bezalako partikula batzuen kopuruaren hazkundearengatik eragina izan da. Iluntze globalak uraren zikloan eragina izan du lurrunketa tasa jaisten eta lehorteak eragin izan du leku batzuetan. Fenomeno honek hozte-efektu bat sortzen du eta honek zientzilari batzuei negutegi efektua gutxietsira eraman ahal izan die.

Kausa eta efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golden Gate-a iluntze globalarako kontribuzio bat izan daitezken Kaliforniako hodei beltzeekin atzealdean.

Iluntze globala atmosferan aerosol eta beste partikulen batzuen presentziarengatik sortutako fenomenoa dela sinesten da. Partikula hauek kondentsazio nukleo bezala jokatzen dute, bertan tanta mikroskopikoak eratzen dira eta koaleszentziaz batzen dira. Hodei guztiak partikula hauetako kantitate zehatz bat izaten dute, baina kutsadura atmosferikoaren kausaz partikula hauen kopuruaren igoera bat nabarmendu egin da eta horregatik hodeiak tanta txikien kopuru handiagoarekin betetzen dira. Hodei mota hau zuriagoak dira, hau da, eguzki argia beste hodeiek baino hobeto islatzen dute. Horregatik, lehen baino eguzki argi gehiago espaziora islatzen da.

Hodeiek Eguzkia igortzen duen beroa naiz Lurrak irradiatzen duena ostopatzen dute. Normalean, egunaren zehar eguzki argia ostopatzen dute hozte efektu bat eragiten eta gauez Lurrak igortzen duen beroa gelditzen dute, Lurraren tenperatura mantentzen.

Izan daitezken kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina Orientala. Hamarka sute eta ke gortina bat. NASAren Aqua sateliteak ateratako argazkia.

Diesel eta egurra bezalako erregailu fosilen bukatu gabeko konbustioa atmosferara kedarra askatzen du. Honek berotze efektu eragiten du atmosferan 2 kilometro inguruko altueran. Honek ozeanoen azalera beltzarazten du eguzkiaren erradiazioa xurgatzen. Naiz eta munduko parte gehiena berotu, kutsadura honen menpean daduen lurraldeak hoztu ohi dira.

Klimatologo batzuk diotenez hegazkinen estelak iluntze globalarekin zerikusia dute, baina hegazkinen fluxu jarraituarengatik hau ezin izan zen frogatu irailaren 11ko atentatuak gertatu ziren arte. Estatu Batuetan atentatuen ondorioz egindako hegazkin gelditzearekin, egunean zeharko 1ºc-ko bariazioa nabarmendu zen Estatu Batuetako lurralde batzuetan, hau da, hegazkinen estelek gaueko tenperaturak igotzea eta egunetakoa jaiztea eragin izan ahal dutela frogatu zen.

Sumendien errautsa ere fenomeno honen eragilea da. Tenperaturen jaitsiera bat nabarmendu da erupzio handien ostean.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno honek kliman aldaketa handiak eragin izan ahal du. Argitasun murrizketa monzoien falta eragin ahal izan du Afrikan 70 eta 80ko hamarkadetan. Hala ere, ideia hau ez dago guztiz onartuta eta ezin da sinestu.

Fenomenoaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialari batzuk aerosolen erabilera proposatu dute berotze globala balaztatzeko. Hala ere, honek hurrengo arazoak ekarriko zituen:

  • Sulfatoen erabilera euri azidoa bezalako arazo anbientala eragiten du.
  • Kedarra osasunerako kaltegarria da.
  • Iluntzeak lurruntze eta prezipitazio patroietan aldaketak bezalako arazo ekologikoak eragiten ditu.
  • lehorteak eta euriteak nekazaritzan arazoak sortzen dute.
  • Aerosolak bizi iraupen nahiko motza dute.