Argien mendea
Argien Mendea edo Ilustrazioa XVII. eta XVIII. mendeen artean garatu zen garai filosofiko eta zientifiko aberatsa izan zen.
Europan gertatu zen, Frantzia, Alemania, Espainia eta Erresuma Batuan bereziki.
Euskal Herrian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea garai hartako emaitzarik disdiratsuena da.
Eduki-taula |
Ezaugarriak[aldatu]
Ilustrazioak munduko misterio guztiak argitu nahi zituen arrazoiaren argiaren bidez, bai eta superstizioa eta ezjakintasuna deuseztatu ere. Lau izan ziren mugimendu intelektual horren ezaugarriak:
- Gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen. Gobernu-sistemek zer zen zentzuzkoena eta egokiena hartu behar zuten kontuan, eta ez tradizio hutsari besterik gabe eutsi. Arrazoimena aplikatzeak gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuen.
- Gizakia zen pentsalari ilustratuen teorien ardatz nagusia. Pertsonek eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten. Botereak ezin zituen eskubide horiek deuseztatu.
- Hezkuntza bultzatzea arrazoia hedatzeko bide moduan.
Ideologia berria zentro ofizialak -esate baterako unibertsitateak eta akademiak- alde batera utzita hedatu zen, zentro ofizialak Elizaren kontrolpean zeudelako neurri handi batean. Ilustrazioak erabilitako hedabideak aretoak, masoneria, prentsa eta argitalpen mota oro izan ziren.
Pentsamendu politiko ilustratua[aldatu]
Pentsalari ilustratuek ez zuten doktrina politiko homogeneorik egin eta ezin izan zituzten absolutismoaren oinarriak deuseztatu. Hala ere, hiru egile gailendu ziren beren testu politikoek izandako eraginagatik:
- Montesquieuk botereen banaketaren printzipioa garatu zuen: legegilea, legeak egiten dituena; betearazlea, legeak betearazten dituena; eta judiziala, justizia ematen duena.
- Rousseauk bere demokraziaren teoria egin zuen. Horren arabera, herriak du subiranotasuna
- Voltairek Erregimen Zaharreko funtsa kritikatu eta erregeen boterea mugatuko zuen Sistema Politiko Parlamentarioa sortzea propostau zuen.
Pertsonaia nabarmenak[aldatu]
- Isaac Newton (1643–1727).
- Gottfried Wilhelm Leibniz (1646–1716).
- Montesquieu (1689–1755).
- Voltaire (1694–1778).
- Jean-Jacques Rousseau (1712–1778).
- Denis Diderot (1713–1784).
- Jean le Rond d'Alembert (1717-1783).
- Frantzisko Xabier Munibe (1723-1785).
- Immanuel Kant (1724–1804).
- Antoine Lavoisier (1743–1794).
- Gaspar Melchor de Jovellanos (1744-1811).
- Leandro Fernandez de Moratin (1760—1828).
- Wilhelm von Humboldt (1767—1835).
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)"Age of Enlightenment" (Louis Hackett)
Bibliografia[aldatu]
- Azurmendi, J. 2008: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-404-9.