Imam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Imam bat errezoan, atzean jarraitzaileak dituela, Kairon.

Imama (arabiera: إمام pluralean أئمة A'immah‎, Persieraz: امام) Islamaren barruan komunitateko liderraren izaera duen kargua da, gehienetan meskita batean dauden errezoen arduraduna eta, beraz, musulmanen komunitatean pisuzko pertsona. Lider izpiritualean antzekoa da, bainez ez da kristauen apaiz edo juduen rabinoa bezalakoa. Askotan komuniatea meskitako imamarengana joan daiteke galdera erlijiosoen erantzunen bila. Komunitate txikietan beraren liderra ere izan daiteke.

Imam sunnia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunnismoaren barruan (musulmanen %90a adar honetakoa da) ez dago klerorik. Esan ohi da bakoitzak bere burua izenda dezakeela imam errezoak egiteko gai baldin bada, eta beti errezo horiek bukatuta kargua alde batera uzten badu. Askotan errezoen aurrean jartzen den pertsona da momentu horretako imama. Sunniek, gainera, imam izendatzen dute erlijioaren sorreran egon ziren hainbat teologo eta juristei. Horien zerrenda honakoa da:

Madhhab (Jurisprudentzia Eskolak) Aqidah (Teologia Eskolak) Haditharen Zeintzia
Imam Abu Hanifa Imam al-Ashari Imam Bukhari
Imam Malik Imam Abu Mansur al-Maturidi Imam Abu Dawood
Imam Shafi'i Imam Wasil ibn Ata Imam Fakhr al-Razi
Imam Ahmad ibn Hanbal Imam Muslim

Imam xiitarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xiismoaren barruan kontzeptua ezberdina da, imamak posizio zentral bat duelako erlijioan, baita politikan ere. Imamiar eta ismailiarrek uste dute hauek Jaungoikoak berak hautatu zituel eta, beraz, pertsona fededunen adibide bikainak zirela. Gizakia bizitzaren aspektu guztietan gidatzeko gai ziren. Imam hauek ez dute inoiz bekaturik egin, ismah deitzen den infalibilitateari esker. Hauek jarraitzea garrantzitsua da, Allah-k berak hautatu baitzituen.

Ismailismoak gaur egun mota honetako imam-ak badaudela ere sinisten du. Imamah hauek Allah beraren noor edo argia dute, eta beraz guztiak dira Aliren oinordeko eta, aldi berean, Aliren sustantzia berekoak. Gaur egungo Imam hau Aga Khan IV.a da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imam Aldatu lotura Wikidatan