Imanol Larzabal
Wikipedia(e)tik
| Irudi:- | ||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Imanol Larzabal | |
| Ezizena | - | |
| Jaiotza data | 1947 | |
| Donostia (Gipuzkoa) | ||
| Heriotza data | 2004 | |
| Orihuela (Alacant) | ||
Imanol Larzabal, ezagunagoa Imanol ponte izanez soilik, (Donostia, 1947ko azaroaren 11a - Orihuela, Alacant, 2004ko ekainaren 25a) euskal kantaria izan zen.
1964an hasi zen kantatzen. Bere lehen diskoa izengoiti batekin atera zuen (Michel Etchegaray), frankismo garaia baitzen. 1971an, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, iparraldera ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen: Paco Ibáñez, zeinekin askotan kantatu baitzuen geroztik, Gwendal talde bretoia edo Elisa Serna, Georges Moustaki...
Aurrerago, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari jarraitu zuen.Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen: Jon Mirande, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Xabier Lete, Juan Mari Lekuona etab. Gaztelaniazko testuak ere musikatu eta interpretatu zituen.
ETAk 1986an bere buruzagi ohi ”Yoyes” hil zuenean, Imanolek bere omenaldian parte hartu zuen. Harrez geroztik zenbait jenderen boikota eta mehatxuak izan zituen. Azkenean, Euskal Herritik kanpora joan zen bizitzera. Orihuelan hil zen bat-batean buruko odol-isuri baten ondorioz. Hil zenean, sehaska-kanten disko bat prestatzen ari zen. Handik pixka batera, bere kantari lagunek diskoa osatu eta bere omenez argitaratu zuten.
[aldatu] Diskografia
- Herriak ez du barkatuko (1974).
- Lau haizetara (1977).
- Jo ezan (1981).
- Erromantzeak (1984).
- Orhoituz (1985).
- Mea kulparik ez (1986).
- Muga beroetan (1989).
- Viajes de mar y luna (1990).
- Barne kanta (1994).
- Hori bera da denen ixtoria (1996).
- Ausencia (2000).
- Versos encendidos 2003.
- Bolona-molona 2004. Bere omenez.

