Imanol Arias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Imanol Arias

Manuel Maria Arias Domínguez, (Riaño, Leon, Espainia, 1956ko apirilaren 26a - ) Imanol Arias ezinenez ezaguna, aktorea da.

1987an Donostiako Zinemaldian Aktore onenanren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. 2010an Euskadiren Lagun Onari saria jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956 urtean Riañon jaio zen, bere familiaren jatorrizko herrian. Haurtzaroa eta gaztaroa Ermuan pasa zituen. Maisutza industrialeko ikasketak hasi zituen Eibarko armagintza lanbide heziketa eskolan, baina bertan behera utzi zituen antzerkilaritzan lan egiten hasteko, Euskal Herriko hainbat antzerki talde independentetan parte hartuz.

Laster Madrilera joan zen bizitzera antzerki munduan lan ugari eginez eta Espainiako Antzezpen Zentro Nazionalean sartuz, La Corea (Pedro Olea, 1976) pelikulan parte hartuz zinean bere lehen agerraldia egiteko aukera eman ziona.

Aurrerago, Kubara bidaiatu zuen bere lehen protagonista papera antzezteko Celia, La imagen del pueblo filmean. 1982 urtean Pedro Almodovar eta Antonio Banderasekin lan egin zuen Laberinto de pasionesen, baina publikoaren artean ezaguna Pedro Masoren Anillos de Oro (1983) serieari esker egin zen. Serie hau, bere lehenengo pelikula garrantzitsuarekin batera aireratu zen, Demonios en el jardin, Manuel Gutierreza Aragonena, Angela Molina eta Ana Belenekin batera egindakoa.

Ondoren hainbat paper nabarmengarri egin zituen: apaiz gazte batena Jaime Chavarriren Bearn filmean, Imanol Uriberen Mikelen heriotzean sufritzen duen homosexual batena eta Vicente Arandaren Tiempo de silencion zientzialari barnerakoi batena. Azken zuzendari honekin lankidetza luzea izan zuen Victoria Abrilekin beste bi filmetan eta Ornella Mutirekin El amante bilingue filmean (1993) lan egiteko aukera eman ziona.

Hainbat urtetan galai papera egin ondoren, bere aktore dramatiko izaera ezagutzera eman zuen El Lute (Vicente Aranda) filmari esker, 1987 urtean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazten lagundu ziona. Bi urte geroago, telebistan lan egin zuen Brigada Central seriean eta Caligula antzezlana antzerkietara eraman, Argentinan arrakasta handia lortuz.

Intruso (1993 pelikularekin, Vicente Aranda eta Victoria Abrilekin egindako azken lana, Goya sarietara bere laugarren hautagaitza lortu zuen. Pedro Almodovarrekin lan egin zuen berriz La flor de mi secreto filmean (1995), bigarren mailako papera eginez Marisa Paredesekin. Hurrengo urtean zuzendari moduan bere lehenengo lana egin zuen Un asunto privado filmean, Pastora Vegak protagonizatutako thrillerrean. 1997an, Emma Suarezekin batera Querido maestro sailean protagonista lanak egin zituen, non geroago Ana Duato batu zen, bere telebistako esperientzian lankide garrantzitsua izan dena.

TVE Espainiako telebista publikoko produkzio baten Severo Ochoa zientzialariaren papera egin ondoren, Ana Duatorekin batera Cuentame cómo paso saila arrakastatsua protagonizatu zuen. Antonio Alcantara bere karrerako pertsonaia arrakastatsuena bihurtzen da, azken urteotan hainbat antzezpen sari irabaztea ahalbidetu diona. 2003an ahotsa jarri zion Baltasarri Antonio Navarroren Reyes Magos pelikulan eta 2006an Josetxo San Mateoren gidaritzapean La semana que viene (sin falta) filma errodatu zuen.

Bere karrera zabalaren errekonozimendu modura, 2003an Malaga Saria jaso zuen Malagako Zine Espainiar Jaialdian eta bere ohorez eraikitako monolito bat inauguratu zuen hiri honetako Antonio Banderas pasealekuan.

Arlo pertsonalean, Imanol Arias Pastora Vega aktorearekin ezkonduta dago 1984 geroztik eta bi seme dituzte batera, Jon eta Daniel. CAYTEC deitutako enpresa baten jabe da, ekologia eta ingurugiro arloetan diharduena. Beti alde profesionalean nabarmendu bada ere, giza eskubideen eta Euskal Herriaren bakearen aldeko hainbat ekintzatan parte hartu izan du. Honez gain, UNICEF erakundeko enbaxadore berezia da eta hainbat GKEtan parte hartzen du, hala nola Intermon Oxfam, Munduko Medikuak edo Attac mugimenduan. Bere ekoizpen-etxea ere sortua du, Linea Sur.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anillos de oro (1983)
  • Brigada Central (1989)
  • Brigada Central 2: La guerra blanca (1993)
  • Querido maestro (1997)
  • El camino de santiago (1999)
  • Dime que me quieres (2001)
  • Severo Ochoa: la conquista del Nobel (2001)
  • Cuéntame cómo pasó (2001 - )
  • Atrapados (2003)
  • Mentiras (2005)

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La vida es sueño (1976)
  • Los cuernos de Don Friolera (1976)
  • Los gigantes de la montaña (1977)
  • Las bodas que fueron famosas del pingajo y la fandanga (1978)
  • Retrato de dama con perrito (1979)
  • Sopa de pollo con cebada (1979)
  • Sueño de una noche de verano (1980)
  • Comedia sin título (1989)
  • Calígula (de José Tamayo) (1989)
  • Calígula (de Ruben Szuchmacher) (1994)
  • El gran inquisidor (2008)

Sariak eta hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia

  • Aktore onenari Zilarrezko Maskorra (1987)

Nazioarteko Emmy Sariak

  • Finalaurrekoa europako telebistako aktore onenaren sarian (2005)

Goya Sariak

  • Gizonezko protagonista baten antzezpen onenari Goya Sarietarako hautagaia (1987, 1988, 1990, 1993)

Zilarrezko Fotograma Saria

  • Zine aktore onena (1988)
  • Telebista aktore onena (1998, 2002, 2003)
  • Antzerki aktore onena(1990)
  • Zine aktore onenera hautagaia (1983, 1984, 1985)
  • Telebista aktore onenera hautagaia (1984, 1990, 1993, 2004, 2006, 2007)

Espainiako Aktoreen Batasunaren Sariak

  • Zine aktore onenera hautagaia (1993, 1998, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007)

Urrezko TP Sariak

  • Aktore onena (1984, 1990, 1991, 2002, 2003, 2004, 2007)
  • Aktore onenera hautagaia (1998, 2005, 2006)

Telebistaren Akademiaren Sariak

  • Aktore onena (2003)
  • Aktore onenera hautagaia (2002, 2004, 2005, 2006, 2007)

Lagun Onari

  • 2010

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Imanolek Pedro Almodovar gonbidatu zuen antzezlan batean agertzen zen mutil bat ikusteko. Mutil hori Antonio Banderas zen, orduan Almodovarrek Laberinto de pasiones filma egiteko kontratatu zuena.
  • Brigada Central saileko papera prestatzeko, bere oporrak aprobetxatu zituen poliziak nola lan egiten duen jakiteko.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imanol Arias Aldatu lotura Wikidatan