Imanol Berriatua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Imanol Berriatua
Datu pertsonalak
Izen osoa Imanol Berriatua Ibieta
Jaio 1914ko abenduaren 24a
Elantxobe (Bizkaia)
Hil 1981eko irailaren 15a
Jerusalem (Palestina)

Imanol Berriatua Ibieta (Elantxobe, Bizkaia, 1914ko abenduaren 24a - Jerusalem, Palestina, 1981eko irailaren 15a) euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzaina izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elantxoben jaio arren, gaztetatik joan zen Gernikara bizitzen. Herri horretako klaratarren Santa Klara komentuan meza-lagun izan ondoren Foruan hasi zituen eliz-ikasketak bertako frantziskotarren komentuan. 1936an soldadutzara joan zen, eta Loiolako kuartelen erreboltek (Espainiako Gerra Zibila) bete-betean harrapatu zuten; gerratik ateratzeko, frantziskotar nagusiek Imanol, beste fraidegai batzuekin batera, Kubara bidaltzea erabaki zuten, bertara 1937ko urriaren 28an helduz. Hurrengo urteko ekainean apaiztu zen Habanan eta 1949ra arte egon zen Kuban, tartean Kanadara joan-etorriak eginez. 1944ean Kubako hiritar ere bihurtu zen.

1950an bueltatu zen Euskal Herrira eta zenbait euskaltzalerekin kontaktuan jarri zen, tartean Federiko Krutwig. Anaitasuna aldizkaria sortu eta euskara batuaren aitzindari izango zenaren lanari ekin zion bertatik, aldizkariko testuak zuzenduz. Aldizkarian 310 artikulu idatzi zituen. [1]

1961ean euskaltzain urgazle izendatu zuten (Euskaltzaindiko aditz batzordeko kidea izan zen, Gabriel Arestirekin batera) eta 1967an Bilbora joan zen bizitzera, Iralako komentura, hain zuzen. Aresti hil zenean, berarekin zuen laguntasuna dela-eta, beraren aldeko meza eman zuen Iralako komentuko elizan.

Israelek hebreera berreskuratzeko egiten ari zen lana aztertzeko asmoz, Israelera bidaiatu zuen Berriatuak 1976ko udazkenean eta hebreera berreskuratzeko tresnak ikusi: komunikabideak, unibertsitatea... Bertatik bueltatuta, euskaltegi izena esleitu zien helduak euskalduntzea helburu zuten ikastegiei eta israeldarrengandik ikasitako metodoekin Hitz egin! euskara ikasteko liburua idatzi zuen.

1980 eta 1981ean berriz bueltatu zen Israelera, ulpan batean (hebreera ikasteko lekuak) hebreera hobetzeko asmoarekin. 1981ean Euskal Herrira bueltatzear zela hil egin zen. Jerusalemen dago hilobiratuta gaur egun, ez baitzuen nahi izan gorpua Euskal Herriratzerik.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Didaktika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hitz egin!, Helduak euskalduntzeko irakas-tresna (1978)

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak Euskera aldizkarian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bermeoko arraintzaleen leksikua (1963-64)
  • Herri mailako hizkuntza. Israeleko esperientzia (1977)
  • Oinharrizko euskara. Hitz egin metodoa (1978)
  • Oinarrizko euskararako batzordearen azalpena (1981)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]