Imanol Landa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:43, 25 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Imanol Landa Jauregi (Getxo, 1966ko azaroaren 1a) Getxoko alkatea da 2007ko hauteskundeez geroztik. Aurretik presidentzia-zinegotzia izan zen, bere alderdikidea zen Iñaki Zarraoa (EAJ) alkatea zenean. Orduan, Landa bere alderdiko 10 zinegotzien botoei (25 zinegotzitik) eta PSE-EEren 4 abstentzioei esker izan zen alkate. Beste alderdiek euren hautagaien alde egin zuten. 2011an ere, alderdi guztiek euren hautagaien alde egin ondoren eta EAJ izanik zinegotzi gehien zituen alderdia, berriz errepikatu zuen Landak alkatetzan.

Politikari honek 45 urte ditu, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Zuzenbidean aritutakoa da 8 urtez, 1999an zinegotzi izendatu zuten arte. 1999tik 2003ra zinegotzi eta abokatu lanak tartekatu zituen, 2003an zinegotzi lanari denbora osoa dedikatzen hasi zitzaion arte.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imanol Landa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.