Imanol Uribe
Wikipedia(e)tik
Imanol Uribe (San Salvador, El Salvador, 1950eko otsailaren 28a - ) zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle euskalduna da. Horrez gain, Aiete Producciones ekoitzetxearen jabea da Uribe. Madrilgo Kazetaritza Eskola ofizialean hasi zituen bere ikasketak. 1975ean Zeppo Films produkzio-etxea eratu zuen, 1979an Cobra Films eta geroago Aiete Films. Egiten zituen filmak gai nagusia Euskal Herriko gatazka zen. Adibideak dira El proceso de Burgos, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel edota Días contados . Beste gaiak ere ukitu ditu, arrazakeria Bwana filmean, sorginen mundua La luna negran.
María Barranco aktorearekin alaba bat dauka.
Eduki-taula |
Filmagintza [aldatu]
Sariak [aldatu]
| Urtea | Sariak | Filma |
|---|---|---|
| 1994 | 8 Goya | Días contados |
| 1994 | Urrezko Maskorra | Días contados |
| 1996 | 7 Goya | El Rey pasmado |
| 1996 | Urrezko Maskorra | Bwana |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Imanol Uribe hiru.com-en
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.