Imiramesha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Semenkhkara Imiramesha edo Imiramesha, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1711 inguruan gobernatu zuena, Krauss eta Frankeren arabera.

Errege hau, Turineko Errege Kanoneko VI.21 erregistroan agertzen da, Semenkhkara Imiramesa izenarekin. Bi eta hiru urte arteko erregealdia izan zuen.

Imiramesha, beharbada, armadako buruzagi bat izan zen, eta, bere izenaren egoera dela eta, kartutxotik kanpo idatzia dagoena, tronua hartu zuen militar bat zenaren hipotesia sorrarazten du, nola egin zuen ezagutzen ez den arren. Erregealdi laburra, urte gutxi batzuetakoa izan zuela dioen segurantza nahiko hedatua dago. Historialariren batzuk, bere boterea, Niloren deltaren zati batera baino ez zela mugatzen diote, eta, kasu honetan, Imirameshak, beste errege baten aldi berean gobernatuko zuen, baina ez da ezagutzen zein, Ity Tauy hiriburu nazionala kontrolatuz, Xoiseko dinastiako faraoiaren aldi berean.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege honi buruz, Tanisetik datorren estatua bat ezagutzen da, hasiera batean Menfisen zegoena, baina, beranduago, Apofisek usurpatu zuena.


Aurrekoa
Khendyer
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Intef IV.a