Inés Sastre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inés Sastre
Datu pertsonalak
Izen osoa Inés Sastre
Jaio 1973ko azaroaren 21a (38 urte)
Valladolid ( Espainia)
Arraza Kaukasiarra
Altuera 1,73 m.
Pisua 59 kg
Ilearen kolorea Beltza
Begien kolorea Beltza

Inés Sastre (Valladolid, 1973ko azaroaren 21a) espainiar modelo eta aktorea da. Gaur egun Parisen bizi da.

[aldatu] Bizitza

Hamabi urterekin McDonald'sen publizitate kanpaina baterako lehiaketa bat irabazi zuen.

Bere lehen filmea 1988an egin zuen, Carlos Saurak zuzendutako El Dorado, non Elviraren papera egin zuen, Lope de Aguirreren alaba zena.

1989an lehena izan zen Elite eredu agentziako lehiaketan. Dena dela, agentziak eskainitako kontratua sinatzeari uko egin zion, bere ikasketak amaitu nahi baitzituen. 1992an bere filosofia ikasketak hasi zituen Parisko La Sorbona unibertsitatean. Gaztelaniaz gain, frantsesa, italiera eta ingelesa ere ondo hitzegiten ditu.

1996an Isabella Roselliniren oinordekoa izan zen Lancômen Trésor lurrinaren irudi bezala.

1997an Francesca Babiniren papera egin zuen Pupi Avatik zuzendutako Il testimone dello sposo filmean.

2000n ospetsu bihurtu zen Italian urte horretako San Remoko kantu jaialdiaren aurkezleetako bat izateagatik Fabio Faziorekin batera.

Inés Sastre UNICEFen enbaxadorea da.

[aldatu] Filmografia

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak