In Amenasko bahituen krisia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

In Amenasko bahituen krisia 2013ko urtarrilean jihadista talde batek Algeria ekialdeko In Amenas hiritik gertu dagoen gas-lantegi batean zeudenen aurkakoa erasoa eta bahiketa izan zen. Erasoa Mokhtar Belmokthar jihadistak zuzendu eta jatorri anitzeko 32 jihadistek osaturiko talde batek, AQMI erakundetik bereizia, burutu zuen eta Maliko gatazkan frantziar armadaren esku hartzearekin batera gertatu zen. Bahitzaileek Maliko esku hartze militarra bertan behara uztea eskatu zuten. Algeriako armadak bahitzaileen aurkako eraso zenbait buruturik, bahiketak amaiera odoltsua izan zuen: jihadistek 38 bahitu hil zituzten, horietarik gehienak atzerritar langileak, eta bahitzaileen artean 29 hilik eta 3 atxilotu suertatu ziren.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.