In Time

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
In Time
Datuak
Jatorrizko izenburua In Time
Urtea 2011
Estreinaldia 2011ko urriaren 28a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 109 min.
Aurrekontua 40 milioi $[1]
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Andrew Niccol
Ekoizleak
Andrew Niccol
Marc Abraham
Amy Israel
Kristel Laiblin
Eric Newman
Gidoilariak
Andrew Niccol
Aktoreak
Justin Timberlake
Amanda Seyfried
Cillian Murphy
Olivia Wilde
Alex Pettyfer
Vincent Kartheiser
Johnny Galecki
Musikagileak
Craig Armstrong
Argazkilariak
Roger Deakins
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa


In Time ("Denboraz" euskaraz) 2011n argitaratutako eta Andrew Niccolek idatzi, ekoiztu eta zuzenduriko film estatubatuarra da. Izaerari erreparatzen badiogu, zientzia-fikzioaren barruan sar genezake. Aktore-aktoresa zerrendan, izen handiko profesional hauek aurki ditzakegu: Justin Timberlake, Amanda Seyfried, Cillian Murphy, Olivia Wilde, Alex Pettyfer, Johnny Galecki, eta Vincent Kartheiser.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2161 urte alderantz, manipulazio genetiko batek gizakiei 25 urte dituztela zahartzeari uztea ahalbidetu die, baina behin adin horretara iristerakoan denbora gehiago irabazi behar dute edota hil egiten dira gordeta daukaten denbora ahitzen zaienean. Bizi denborak, pertsona batetik bestera pasa daitekeena, dirua ordezkatu du eta gizakiek besoan daukaten inplante batean ikus daiteke zenbat geratzen zaien soberan. Ordulari hori zerora iristen denean, pertsona hil egiten da. Gizartea “Denbora Eremuak” izeneko herri berezietan bizi diren klase sozialetan banatuta dago. Pobreak Daytongo ghetto-etan bizi dira, non gazteak diren nagusi, eta egunero lan egin behar dute bizi-ordu gutxi batzuk eskuratzeko, zeinekin beraien eguneroko beharrak ere ase behar dituzten. Aberatsak New Greenwich izeneko hiri luxuzkoan bizi dira, non jende heldua eta hirugarren adinekoak diren nagusi, nahiz eta gazteak diruditen 25 urterekin zahartzeari utzi diotelako. Kotxe elektriko bizkorrak gidatzen dituzte, eta mendeetan zehar bizi daitezke.

28 urteko Will Salas (Justin Timberlake) langilea bere ama Rachel Salasekin (Olivia Wilde) bizi da ghettoetan. Egun batean, Willek 105 urteko Henry Hamilton (Matt Bomer) aberatsa babesten du taberna batean denbora lapurtu nahi zioten gaizkile batzuengandik. Hamilton Fortis (Alex Pettyfer) erasotua izaten da, Minutemen izeneko gangster talde baten buruzagiarengatik alegia. Will-ek Hamilton salbatzen du, eta Hamilton-ek “Gutxi batzuk hilezkorrak izateko, askok hil egin behar dute” (izan ere, guztiek bizitza oso bat bizitzeko adina denbora dago, baina aberatsek gordetzen dute hilezkorrak bihurtzeko) esaten du. Will-ek erantzuten dio inork ez duela hil behar bere denbora naturalki bukatu baino lehen beste batzuk bizi ahal izateko, eta orduan Hamiltonek deskribatzen dio nola ez duen gehiago bizirik jarraitzea desiratzen, esanez “zure adimena oso higatuta dago, nahiz eta zure gorputza ez izan. Hiltzea nahi dugu, behar dugu".

Gau horretan bertan beranduago, Hamilton-ek 116 urte pasatzen dizkio lotan dagoen Will-eri, bost minutu bakarrik utziz bere buruarentzat zeintzuk zubi batera joan eta bertako irtengune baten esertzeko erabiltzen dituen. Denbora bukatzen zaionean, Hamilton errekara erortzen da. Will berandu iristen da bera salbatzeko, eta segurtasun kamera batek bera grabatu duela konturatzen denean hanka egiten du. Poliziak (Denborazaintzaileak) hainbat hipotesia ditu Hamiltonen heriotzaren gainean. Denborazaintzaile gazte batek, Jaeger-ek (Collins Pennie) zuzenki uste du Hamiltonek bere buruaz beste egin duela, baina Denborazaintzaile beterano bat, Raymond Leon-ek (Cillian Murphy), guztiz kobentzituta dago Dayton-eko bizilagun batek hil duela Hamilton.

Will bere amaren zain dago autobus geltokian, baina konturatzen denean bere amak ez daukala denborarik bere ohiko bidaia ordaintzeko prezioaren bat-bateko igoera bat dela eta, kaleetatik zehar korrika doa bere bila. Elkar aurkitzen dira, eta ama bere besoetara erortzen den momentu berean, denbora agortu eta hil egiten da. Hamilton-ek denbora sistemari buruzko injustiziari esan zizkionak gogoraturik, Will-ek mendekua hartzea erabakitzen du. Bere lagun Borel (Johnny Galecki) bisitatzen du eta 10 urteko denbora ematen dio, urte bat adiskide izan diren urte bakoitzarengatik; orduan New Greenwich-era zuzentzen da, bere ordularian mende bat duen pertsona. Hara heltzerakoan, casino batera sartzen da, non denbora mailegatzen duen enpresari Philippe Weis (Vincent Kartheiser) eta bere alaba Sylvia (Amanda Seyfried) ezagutzen dituen. Sylvia Will-engan interesatzen da apustu taula bateko norgehiagoka estu baten ondoren, non Will-ek bere aita menperatzen duen segundo bat bakarrik daukanean bere erlojuan, 1100 urte irabaziz. Jarraian, Sylvia-k Will festa batera gonbidatzen du bere aitaren etxean.

Bertan, Leon-ek Will ezustean harrapatu eta honek duen denbora guztia kentzen dio, ordu bi izan ezik; segituan, Will-ek Sylvia bahitu eta alde egiten du. Guettorantz doala, Fortis-ek, aurretik Will-ek Hamilton-engandik eskuratutako denbora lapurtzeko nahian iruzur egin eta erasotu egiten du; hala ere, berehala konturatzen da ez daukala horrelakorik eta Sylvia-ren denbora lapurtzen du, ordu erdiko bizia bakarrik utziz eta polizia iritsi baino apur bat lehenago alde eginez. Will bere onera itzulitakoan, Sylvia-ri bere denboraren zati bat eman eta Guettora abiatzen dira. Hemen lehendabizi, Borel bisitatzera doaz aurretik egindako fabore baten truke denbora apur bat eskuratzera eta gero Sylvia-k gainean daramatzan bitxiak saltzen ditu bitxidenda batean 2 eguneko biziaren truke. Babesleku bat aurkitutakoan, Will-ek Weis-i deitu eta Guetto guztian banatzeko 1000 urteko erreskatea eskatzen dio Sylvia berriz ikusi nahi badu; baina Leon-ek deia lokalizatu eta Dayton-era abiatzen da honen bila.

Hurrengo egunean,Will Sylvia askatzeko puntuan dagoenean, Weis-ek erreskatea ordaindu ez duela konturatzen da baina hala ere, alde egiten uzten dio. Orduan, Leon agertu eta Will tirokatzen saiatzen da baina, ezustean, Sylvia-k sorbaldan tirokatzen du; Will-ek 4 orduko denbora ematen dizkio Leon-i Daytonetik ihes egiteko beste, denborarik gabe lotu baino lehen, alegia, eta alde egiten du Sylvia-rekin batera Leon-en autoa hartuz. Will-ek arazotik urruntzeko aukera duela esaten dio Sylvia-ri baina honek ez du Will bakarrik uzteko inongo asmorik, ez duelako bere lehengo bizitzara itzuli nahi. Hemendik aurrera denbora gordetzen duten bankuetan lapurretan hasten dira 10 urtearteko denbora-tartea pilatuz eta denbora hau pobreen artean banatuz. Fortis-ek, denborarekin, bi lapurrak lokalizatzen ditu eta Will "Denbora borroka" baten parte hartzeko erronka batera bultzatzen du; Borroka honetan, Will-ek bere aitarengandik ikasi zuena baliatuz, Fortis-en denbora berenganatuko du, denborarik gabe utziz eta beraz, azken honen heriotza eraginez.

Will eta Sylvia berehala konturatzen dira bere esfortzu guztiek ez dutela gizartea askorik aldarazi, aberatsek Guetto-etako bizitza garestitzeko boterea baitute dena lehen bezala utziz. Weis-en denbora kapsula baten lapurretak milioi bat urteko altxorra berenganatzea ahalbidetzen diete eta pobreen artean banatzeko gai den neska gazte bati ematen diote. Leon-ek azkenean bi protagonistak harrapatzen ditu baina hauekin zer egin pentsatzen ari den artean, konturatzen da ez duela beharbesteko denbora kargatu eta hau amaitzean, hil egiten da. Momentu horretan, Will eta Silvya denborarik gabe geratzeko puntuan zeudenean, Will Leon-ek aurre-ezarrita zuen denbora hartzen du eta Sylvia-ri ematen dio, hau hil baino segundu batzuk lehenago.

Aurrerantzean, Will eta Sylvia-k bankuak lapurtzen jarraituko dute gizartearen sistemaren oinarriak apurtu nahian, eurengan 100 urtetako denbora pilatuta dutelarik. Bitartean, aberatsek arriskuan ikusiko dituzte euren buruak Guettoetako biztanleak gero eta botere handiago izaten hasi direlako. Telebistetako albistegiek Will-ek lan egiten zuen lekuko lantegiak erakusten dituzte, inongo langilerik gabe; izan ere, denborarekin aberastu direnez ez dute lan egiteko beharrik.

Pelikulako azken eszenak, Will eta Sylvia erakusten ditu denbora-banku izugarri handi bat lapurtzeko zorian, bizi-sistema hau hankaz gora jartzen jarraitzeko ustearekin.

Aktoreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko uztailaren 12an Amanda Seyfried-ek aktoresa izateko proposamena jaso zuen. 2010eko uztailaren 27an, Justin Timberlake-k aktore izateko proposamena jaso zuen.[2] 2010eko abuztuaren 9an Cillian Murphy aktoreen zerrenda horretara sartu zen.

2010eko urriak 28an grabaketako lehenengo argazkiak argitaratu zien. "In Time" 20th Century Foxek eta New Regencyk banatu zuten, eta Marc Abraham eta Eric Newmanen Strike Entertainmentek ekoiztu zuten.[3]

Grabaketari dagokionez, Dayton-eko irudiak Skid Row eta Los Angeles-eko Boyle Heights auzoan grabatu ziren (nagusiki), eta New Greench-ekoak, Bel Air (Century City) eta Malibu-n.

Plagioaren afera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 15ean, The Hollywood Reporter-en agertzen zen legez, Harlan Ellison gogoetarako-fikzioko zinema zuzendarien abokatuek filma denuntziatu zuten, zuzendari honek egindako "Repent, Harlequin!" Said the Ticktockman" ipuinean oinarritzen zela argudiatuz. Jarritako auzia, New Regency eta Andrew Niccol zuzendaria John Does anonimo gisa izendatuz, ipuinaren eta filmaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, bietan distopiako geroaldi bat agertzen baita, non jendeak bizitzeko daukan ezarritako denbora luzatu dezakeen. Hasiera batean, auziak filmaren estrenaldia gelditzea eskatzen zuen. Hala ete guztiz ere, Ellison-ek bere eskaera aldatu, eta dirua eskatu zuen aurtreko proposamenaren ordez. Ellisonek irabazi zion epaiketa "In Time" filmari, baina dirua baino ez zuen eskatu. Beraz, epaiketaren ostean, batak besteari zorte opa zion eta bakoitzak bere bidetik jarrai dezala baino ez zuten desiatzen. Beraz, dirua lortu ostean, Ellison "In Time" filmaz ahaztu egin zen.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan, estrinatu zen lehen asteburuan 9.251.722,07 (12.050.368 $) bildu zituen, eta, mundu mailan 149.320.095 $.

Kritikei dagokionez, pelikulak iritzi ezberdinetako kritikak jaso zituen. Rotten Tomatoes webguneak 150 kritikatik %37 positiboak zirela adierazi zuen, 10etik 5,2ko batazbestekoarekin. Webgunearen arabera, "In Time"-en kontaketa teknikak bere intrigazko argumentua eta aktore zerrenda erakargarria zapuzten ditu."[4] Metacritic-ek, kritika nagusien arabera ehunekoetan puntuatzen duen webguneak, 53 puntu eman zizkion, 36 kritika aztertu eta gero.[5] CinemaScore-k, ordea, nota altuagoa eman zion, "B-" zehazki, A+etik F-ra doan eskalan oinarrituz.[6].Azkenik, beste kritika iturri bat aipatzarren, Roger Ebert-ek ematen dituen 4 izarretatik 3 eman zizkion.[7]. Ikus dezakegunez, orokorrean, nahiko harrera ona izan zuen.

Home Media[aldatu | aldatu iturburu kodea]

In Time 2012ko urtarrilaren 31n argitaratu zen Blu-ray eta DVD gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]