Inariko samiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inariera
Anarâškielâ
Non mintzatzen den: Finlandia 
Eskualdea: Inari, Lappi
Hiztunak: ~300
Hizkuntza familia: Uraldarra
 Fino-lapiarra
  Samiera
   Ekialdeko samiera
    Inariera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Inari udalerrian
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: smn
ISO 639-3: smn

 

Inari.sijainti.suomi.2008.svg
Finlandiako Inari udalerrian bizi diren samitarren %16ak.
 

Inariera edo Inariko samiera (Anarâškielâ) Finlandiako Inari udalerri eta inguruetan hitz egiten den sami hizkuntza bat da. 250 bat inaritar hiztun ditu 2005. urtean egin zen azterketaren arabera, baina hiztun hauek, gehienetan, finlandiera edo iparraldeko samiera dakitenez, egunerokoan ez dute komunikatzeko ia erabiltzen [1]. Hizkuntza hau, elur-orein zaintzan ibiltzen diren samitar gutxi batzuk baino ez dute erabiltzen eta ez denez ofiziala eta araugilerik ez duenez, galtzeko arrisku bizian dago UNESCOren Liburu Gorriaren arabera [2]. Ez da eskoletan ikasten eta umeei ez zaie irakasten; nahiz eta, literatura tradizio apur bat duen (hala nola, 1906. urtean Biblia itzuli zen), iparraldeko samierarekin duen antzekotasunak kalte egin dio. Hiztun gehien dituen eta ofiziala den samiera bakarra denez, gainontzeko familia honetako hizkuntzek gainbehera sakona jasan dute azkenaldian, hain artean inarierak. Hala ere, Finlandian nahiko ezaguna den Amoc raperoak, inarieraz abesten du, azkeneko hats dotorea eman nahi baitio hizkuntzari [3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1859. urtean argitaratu zen Anar sämi kiela aapis kirje ja doctor Martti Lutherus Ucca katkismus liburua izan zen inarieraz idatzi zen lehen liburua. Edvard Wilhelm Borg idazleak inarieraz idatzi eta itzuli zuen lehen liburu hau.

Hala ere, 1906. urtean itzuli zen Bibliaz gain, oso gutxi idatzi da hizkuntza honetan eta batez ere, hizkuntzalariek idatzi dute inarierari buruz. Nahiz eta, samitarren kultura bultzatzeko Finlandiako Samitarren Parlamentua osatu zen 1973. urtean, bultzada txikia izan zuen hizkuntzak.

1986ean Anarâškielâ servi (Inarieraren Elkartea) sortu zen hizkuntza sustatzen helburuaz. Elkarte honek, hala nola, liburutxoak eta egutegiak idatzi eta hizkuntza irakasteko 3-6 urte bitarteko haurrentzako gela bat ireki zuen. Belaunaldi berriei erakusteko nahi honi esker, Mikkâl Morottaja raperoak, gaur egun, inarieraz abesten ditu bere abestiak.

1992. urtean, aldiz, Inari, Finlandiako udalerri elelaudun bakarra bihurtu zen eta inariera udalerriko hizkuntza ofiziala bilakatu zen, finlandiera, iparraldeko samiera eta skolterarekin batera. Hala ere, biztanleriaren %5ak baino gutxiago daki inarieraz, nahiz eta, ofizialak diren gainontzeko samierekin gutxiengo elkar-ulertze bat dagoen.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inariko herrixka hauetan entzuten da inariera gehien:

Grafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inariera idazteko Latindar alfabetoaren bertsio zabal bat erabiltzen da:

А а (Â â) B b C c Č č D d Đ đ E e
F f G g H h I i J j K k L l M m
N n O o P p R r S s Š š T t U u
V v Y y Z z Ž ž Ä ä (Á á)


Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pertsona
  • Lehen pertsona
  • Bigarren pertsona
  • Hirugarren pertsona

-

Izeordaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenordainean pertsona mota hauek aurkitu daitezke. Ondorengo taulan kasu nominatibo eta genitibo/akusatiboan:

  Euskaraz Nominatiboa Euskaraz Genitiboa
Lehen pertsona (singularra) ni mun nire muu
Bigarren pertsona (singularra) hi/zu tun hire/zure tuu
Hirugarren pertsona (singularra) hura sun haren suu
Lehen pertsona (duala) gu (bi) muoi gure munnuu
Bigarren pertsona (duala) zuek (bi) tuoi zuen tunnuu
Hirugarren pertsona (duala) haiek (bi) suoi haien sunnuu
Lehen pertsona (plurala) gu mij gure mii
Bigarren pertsona (plurala) zuek tij zuen tii
Hirugarren pertsona (plurala) haiek sij haien sii
Inariera zazpigarren zenbakia.

Kasuen taula:

  Singularra Duala Plurala
Abesiboa muuttáá munnuuttáá miitttáá
Esiboa munen munnun minen
Genitibo-Akusatiboa muu munnuu mii
Ilatiboa munjin munnui mijjân
Komitatiboa muuin, muin munnuin, munnuuin miiguim
Lokatiboa must, muste munnust mist, miste
Nominatiboa mun muoi mij
Partitiboa muđe munnud? miđe?

Kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inarierak bederatzi kasu dauzka, nahiz eta, askotan, genitiboa eta akusatiboa berdinak diren.

Partitiboa bakarrik singularrean agertzen da eta, finlandieran ez bezala, inarieran ez da erabiltzen objektuetan aditz iragankorrekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]