Inazio Ibero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau arkitekto barrokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibero (argipena)».
Inazio Ibero
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1684
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1766ko ekainaren 30a (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Loiolako santutegiko kupula eta linterna, Azpeitia
Donostiako Santa Maria basilika

Inazio Ibero Erkizia (Azpeitia, Gipuzkoa, 16841766ko ekainaren 30 ) arkitekto barroko gipuzkoarra zen.

Garrantzi handia izan zuen Gipuzkoako herrien itxura ematean, berak eraiki baitzituen hainbat herrietako elizen kanpandorre barrokoak: Andoain, Elgoibar, Hondarribia, Ibarra eta Usurbil. Baita ere Koruko Andre Mariaren elizaren fatxada Donostian. Bilbon San Nikolas Barikoaren eliza proiektatu zuen.

Haren maisutasun eta jakintza zela-eta Loiolako santutegiko maisu eraikitzaile izendatu zuten, Carlo Fontana arkitekto erromatarrak proiektatutako basilika eta josulagunen apaiztegiaren lanak jarraitzeko. 1766an hil zenean Xabier Inazio Etxeberriak hartu zituen bere gain.

Eraikin gehienetan bere seme Frantzisko Ibero arkitektoarekin egin zuen lan.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kupula itxi zuen
Linterna eraiki zuen
Aldare nagusiko erretaularen marrazkia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inazio Ibero Aldatu lotura Wikidatan