Indalecio Sarasketa
| Aizpiri Txiki | |||
|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Indalecio León Sarasketa Uriarte | ||
| Jaiotza data: | 1860ko maiatzaren 22a | ||
| Jaioterria: | Durango ( |
||
| Heriotza data: | 1900eko apirilaren 1a (39 urte) | ||
| Heriotza herria: | Eibar ( |
||
| Egungo enpresa: | Ez | ||
| Postua: | |||
| Debutatze data: | 1876ko uztailaren 26a | ||
| Debutatze pilotalekua: | Astelena pilotalekua | ||
Indalecio León Sarasketa Uriarte (Durango, 1860ko maiatzaren 22a - Eibar, 1900eko apirilaren 1a), pilota munduan Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito bezala ezaguna, euskal pilotaria izan zen.
Antonio Peña garai hartako kazetariak, 1892ko La Pelota y los Pelotaris bere liburuan honela deskribatu zuen:
| « | Ezagutu eta miretsi ditudan pilotarien artean liluragarriena, artistena eta famatuena. Euskal jokoa berritu eta inoiz inork lorturiko altuerara goratu zuela esan daiteke[1]. | » |
Durangon jaioa, gurasoak eibartarrak zituen, Aizpiri baserrikoak. Oso gazte jokatu zuen bere lehen partida: 1876ko uztailaren 26an, Eibarren, hamasei urte zituela, sasoi hartan pilotaririk onenetarikoa zen Markinako Laba apaizaren kontra. Euskal Herri osoan, Bartzelonan eta Madrilen ospea lortu ondoren, Argentinara joan zen. Bertan 1884an. bertako txapelduna zen Paysandu irabazi zion eta oso famatu bilakatu zen[2]. 1894an etxera itzuli eta azkenean tuberkulosiak jota hil zen Eibarren.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |