Indalecio Sarasketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:33, 25 urtarrila 2016
Aizpiri Txiki
Izen osoa: Indalecio León Sarasketa Uriarte
Jaiotza data: 1860ko maiatzaren 22a
Jaioterria: Durango ( Bizkaia)
Heriotza data: 1900eko apirilaren 1a (39 urte)
Heriotza herria: Eibar ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:
Debutatze data: 1876ko uztailaren 26a
Debutatze pilotalekua: Astelena pilotalekua

Indalecio León Sarasketa Uriarte, pilota arloan Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito deiturez ezaguna (Durango, Bizkaia, 1860ko maiatzaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 1a) esku huskako, erremonteko eta zesta puntako pilotaria izan zen.

Antonio Peña garai hartako kazetariak, 1892ko La Pelota y los Pelotaris bere liburuan honela deskribatu zuen:

« Ezagutu eta miretsi ditudan pilotarien artean liluragarriena, artistena eta famatuena. Euskal Herriko joko hori berritu eta inoiz inork ez bezalako altuerara goratu zuela esan daiteke.[1] »


Durangon jaioa, gurasoak eibartarrak zituen, Aizpiri baserrikoak. Oso gazte jokatu zuen bere lehen partida: 1876ko uztailaren 26an, Eibarren, hamasei urte zituela, sasoi hartan pilotaririk onenetarikoa zen Markinako Laba apaizaren kontra. Euskal Herri osoan, Bartzelonan eta Madrilen ospea lortu ondoren, Argentinara joan zen. Bertan 1884an. bertako txapelduna zen Paysandu irabazi zion eta oso famatu bilakatu zen[2] 1894an etxera itzuli eta azkenean tuberkulosiak jota hil zen Eibarren.

Erreferentziak


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.