Indecent Proposal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indecent Proposal (euskaraz Proposamen Lizuna) 1993ko Adrian Lyne estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Jack Engelhard idazlearen izenburu berdineko Indecent Proposal eleberrian oinarritua dago. Robert Redford, Demi Moore, Woody Harrelson, Oliver Platt eta Seymour Cassel aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

David Murphy (Woody Harrelson) arkitektoa eta Diona Murphy (Demi Moore) higiezinen agentea senar-emazte zoriontsuak dira, baina ezusteko ekonomiko baten ondorioz heuren bizi maila erosoa arriskuan ikusiko dute. Las Vegas hirian zorte kolpe baten bidez jokoan behar duten adina diru lortzen saiatuko dira, hortan ari direla, John Gage (Robert Redford) izeneko itxura oneko aberats adindun batek Davidi bere emaztearekin gau bat pasatzeagatik milioi dolar trukean emateko proposamena luzatuko dio. Nahiz eta hasiera batean zalantzak izan, azkenean senar-emazteek proposamena onartu egingo dute...

Aktoreak

Kanpo loturak