Independentzia mendigunea
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Garaiera | 6974 m | |||
| Gailurra | 6974 m | |||
| Kokapena | ||||
| Koordenatuak | 38°30′36″N 72°21′15″E / 38.51000°N 72.35417°EKoordenatuak: 38°30′36″N 72°21′15″E / 38.51000°N 72.35417°E | |||
| Mendilerroa | Pamir mendiak | |||
| Lehen igoera | 1954, A Ugarovek. | |||
Independentzia mendigunea edo Qullai Istiqlol (tajikeraz Қуллаи Истиқлол), 6.974 metroko garaierarekin Pamir mendietako laugarren mendirik garaiena da, Tajikistango Goi Badakshan Probintzia Autonomoaren erdialde inguruan dagoena, Yazgulem ibaiaren iturrian.
Ezaugarri orokorrak[aldatu]
Mendia izotzez eta elurrez estalitako hiru tontorrez osatua dago, eta bere iparmendebaldeko aurpegia Fedchenko glaziarraren iturria da. Mendiaren jatorrizko izena Dreispitz izan zen, lehen aldiz 1928an igo zuen baina baldintza klimatiko kaxkarrengatik eta igoerak zituen arriskuengatik tontorreraino iristerik izan ez zuen alemaniar-errusiar taldearen omenez. Bere tontorrera, lehen aldiz, A. Ugarovek zuzendutako talde bat iritsi zen, 1954an.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren Iraultza Mendia bezala berrizendatua izan zen. 2006an bere egungo izena jaso zuen.