Indexazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Indexazioa indize bat sortzeko helburuaz Informazioa era ordenatuan erregistratzea da.

Informatikan, indexatzea informazioak forma ordenatu eduki dezan indize bat egitea da. Ekintza honen ondorioz informazio horren gaineko bilaketak nabarmen azkarrago eta efizienteagoak dira. Horregatik hain zuzen, indexazioa bilaketa-tresnen eta datu-baseen funtsezko elementua da.

Webetako informazioa bilatzen adituak diren Yahoo eta Googleen kasuan, enpresa hauek internetaren esplorazio iraunkorra egiten dute, arakatzen dituzten orrialde guztien eta baita ere haien edukiaren indizea sortzen dute. Hartara, kontsulta bat egitean, bilaketa-tresnak indizera jotzen du elementu desiratuak aurkitzeko, honela emaitzak zuzen eta azkar ekartzen ditu. Indizerik gabe, bilaketa-tresnak web-orri guztien edukia eskaneatu behar izango luke bilaketa bat hasten den bakoitzean; interneten dagoen informazio bolumena kontuan hartuta, ahalmen handiko ekipoak erabilita ere prozesu oso motela izango zen.

Datu-base batean, indize bat bere taulen gaineko eragiketen abiadura hobetzen duen datu-egitura bat da. Indizea sortzeko datu-basearen zutabe bat edo gehiago erabiltzen dira. Zutabe hauen bidez erregistroen atzipena azkartzen da. Datu-base aplikazio informatiko guztiek erabiltzen dute indexazio-teknologia bilaketen efizientzia hobetzeko.