Indi gaztaina
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Zuhaitza parke batean
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| Aesculus hippocastanum L. (1753) |
Indi gaztaina edo itsas gaztaina (Aesculus hippocastanum) hosto erorkorreko zuhaitz espezie bat da. Jatorria Balkanetan duena, izenak berak adierazten ez duena. Ohikoa da parke eta hirietan, batez ere kale eta etorbide ertzetan.
Aesculus haritz mota baten latinezko izena da. Hippocastanum hitzak zaldia (hippos) eta gaztaina (kastanon) esan nahi du, azienda elikatzeko erabiltzen baitzen.
Azken urteetan, Europako indi-gaztainak gaitz batek jota daude, Cameraria ohridella lepidopteroak eragina.
Ezaugarriak [aldatu]
Hostoak handiak dira, peziolo luzedunak.
Loreak zuriak dira eta klusterrak piramide bat osatzen du. Korolak bost petalo ditu, eta kaliza kanpai itxura du.
Fruitua, marroia eta distiratsua, oskol arantzatsu batek babesten du.