Errupia indiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiako Errupia» orritik birbideratua)
Errupia indiar
Ezaugarriak
HerrialdeaIndia
Nongo eskumenaIndia
JaulkitzaileaReserve Bank of India (en) Itzuli
Ikurra₹ eta Rs (en) Itzuli

Artikulu hau Indiako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errupia».

Errupia indiarra[1] edo rupee (hindiz: भारतीय रुपये; ingelesez: indian rupee), Indiako Errepublikan zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea INR da eta bere sinboloa ₹[2][3]. Rupee banako baten ehunena paisa deitzen da eta rupee bakoitza 100 paisaz osatuta dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rupee hitzak sanskritoko rūpyakam (रूप्यकम्) edo rupaya hitzatik sortu zen, zilar forjatua, zilarrezko txanpona zentzuarekin.

Arthashastra itunak, Chanakyagatik idatzia, Chandragupta Maurya lehen Maurya enperadorearen lehen ministroa, rūpyarupa izenaz aipatzen ditu zilar txanponak. Beste txanpon motak ere aipatuak dira, esaterako urrezkoak (Suvarṇarūpa), kobrezkoak (Tāmrarūpa) eta berunezkoak (Sīsarūpa). Rūpa hitzaren esanahia, forma edo itxura ematea da. Era horretan, rūpyarupa, zilar forjatua (rūpya) eta forma (rūpa) batzen ditu.

Indiako leku askotan errupiak hartzen dituen izenak, "zilar" esan nahi dute. Adibidez: rupaya (hindiz), roopayi (రూపాయి) teluguz eta (ರೂಪಾಯಿ) kannadaz , rubai (ரூபாய்) tamileraz, roopa (രൂപ) malabareraz eta rupaye (रुपये) bai maratheraz, bai sanskritoz.

Hala ere, Bengala eskualdean, betidanik diruari buruz hitzegiteko taka hitza erabilia izan da. XIV. mendean, Ibn Battuta konturatu zen Bengala Sultanerrian jendeek taka esaten ziotela zilar eta urrez egindako txanponei, dinar erabili ordez. Gaur egun, taka, Bangladeshko dibisaren izen ofiziala da. Gainera bengaleraz, modu arrunta batez edozein txanpon, diru paper edo dibisa era orokorrean izendatzeko taka hitza erabiltzen da. Horrela, lagunarteko hizkeran, bengaleraz ari den edozeinek taka hitza erabiliko du dirua aipatzeko, zein dibisari dagokion kontutan hartu gabe. Beraz, Mendebaldeko Bengala eta Tripura estatuetan, errupia indiarra taka (টাকা) moduan ezagutzen da era ofizialean. Orissa eta Assamen berriz, errupia indiarra sanskritoko ṭaṅka hitzatik (dirua esan nahi duena) datozten izenengatik ezaguna da, ṭôka (টকা) assameraz eta taṅkā (ଟଙ୍କା) oriyaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  2. (Ingelesez) Reserve Bank of India. (Noiz kontsultatua: 2017-07-30).
  3. (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-07-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.