Indibidualismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Descartes, filosofia indibidualistaren sortzaileetako bat.

Indibidualismoa gizabanakoen eskubidea, interesak eta balioak azpimarratzen dituen pentsamolde politikoa eta filosofikoa, batik bat taldearen aurrean, dela familia, dela klana, dela komunitatea, dela gizartea edo dela nazioa...

Indibidualismoaren jatorri eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indibidualismoaren lehenengo ideiak, eskola zinikoan sortu ziren. Eskola honetan, norbanakoaren askatasuna sustatzen zen bakoitzaren erabakiak kontuan edukiz. Erdi Aroan, gizabanakoaren indibidualismoa eta indibidualismo salbatzailea garatzen dira, berauek indibidualismoaren base bilakaturik. Kontzeptu hauek zorionez edo zoritxarrez, Industria Iraultzan osatu ziren, salbatzaile indibiduala izatetik, lan indibidualaren sistema bilakatuz (kapitalismoaren sorrera bilakatuz). Kontzeptu berri honek, gaur egungo errealitatera hurbiltzen digu. Egun, XX eta XXI.mendeetan, indibidualismoa indartzen ari da eta indar kolektiboa ostera, jeitsi. Alemania eta China dira kolektiboaren alde egin zuten herrialde garrantzitsuenak, indibidualismoa kolpatuz.

Herrialde hauek, adaptazio prosezuan jarraitzen dute. Ekonomia globalizatu honek, sistema kapitalista bultzatzen du, indibidualismoa indartuz. Horrek, beste mugimendu/ideologia batzuen sorrerak ia ezinezko egiten ditu, nahiz eta herrialde batzuetan oraindik kolektibismoak biziraun.

Indibidualismo metodologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indibidualismo metodologikoa, zientzia sozialetan erabiltzen den metodo ohikoa da. Fenomeno sozial guztiak indibidualismoa justifikatzen duela babesten ditu (aldaketa zein estrukturak) indibidualismoaren ezaugarriegatik, dituzten helmugagatik, sinesmenagatik edota ekintzengatik. Teoria hau defendatzen dutenak, filosofia/metodo bezala ulertzen dute eta bertan, azalpen eta konprentzioaren bidez garatzen duen gizartea defendatzen dute guztion parte hartzea kontuan hartzen duena. Printzipioz, erredukzionismo bat da hau.

Indibidualismo metodologiko hau , kolektiboa  era autonomo organismiko batean aritzearen kontra dago; izan ere, erabakiak hartzearen eta zientzia sozialen teoria indibidualaren bidea ez dela egokia uste dute. Ideia hauek eraso egiteko erabili dira, besteak beste, historizismoa, fundamentalismo estrukturala, soziologismoa edota klasea sozialen, genero roletan edo etnia jarrera indibidual bezala ulertzen duten pentsamendu hauen aurka.

Indibidualismoa ikasteko objektu bezala ulertuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko mendeetan eragindako aldaketak direla eta, indibidualismoa ikerketa komun bat dela esan daiteke. Horren aurrean sortutako eztabaidak, esaterako, indibidualismoaren nagusitasuna vs kolektiboaren indarra, gaur egun dauden arazo nagusiak dira zientzia sozialaren munduan. Ikerketa batzuk daude non aspektu biak ikertu diren; sistema berrien adaptazioa erabiliz adibidez eta interes handia suertatuz.

Beste adiera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenguaia filosofiko eta soziologikoa alde batera utziz, indibidualismoa jarrera edota bizi estilo bezala definitzen da non era kolektiboaren ados ez dagoen.

Indibidualismoa beste termino batzutan ikus daiteke: nartzisismoa, egoismoa, egolatria bezala erabiltzen dira. Termino hauek, pertsona hauek gutxiezteko erabiltzen dira. La traición de las élites y la traición a la democracia pelikulan ikus daiteke jarrera indibidualistaren  bizi eredu bat (Cristopher Lasch). Bertan, bizi estilo bat dela aipatzen da; garapen eredua izanik edota gure identitate propioa eraikitzeko bidea izanik beste guztiengandik diferentziarekin eduki gabe. ==

Indibidualismo filosofikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiak sortu duen sistema filosofikoa da eta honek, errealitatea existitzen dela aipatzen da norbanakoaren kontzientzia edozein izanik.  Norbanakoaren ezagutza razionalak, formakuntzaren bidez lortzen ziren: kontzeptuak, indukziozko logika edota logika inferentzialaren bidez. Proposamen moral honen bidez, norbere poztasuna edota interes razionala bilatzen zen.

Rand-ek ustez, moralarekin bat egiten duten sistema bakarra giza eskubideen errespetuak kontuan hartzen dituena da errealitatearen bidez emandako konprentzio eta erantzunen emozialak dituena. Objektibismoak gizakia saritzeko era, norbere heroe propioa izendatzean zentratzen da, norbera bere poztasun propioarekin eta hura proposamen morala izanik. Bakarra eta absolutua dela defendatzen da.

Pentsamendu askea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen ustez, norbanako bakoitzak ez ditu proposatutako ideiak onartu behar egiari edota ezagutzari dagokion unean (arrazoimenduetan). Izan ere, entzunez gero, esandako horri buruzko eraiketa propioa egiten hasiko ziren hainbat aspektutan eta berak izandako ideiekin kontrastatu daitezke. Esaterako: printzipioak, aurreiritziak, sektak, tradizioak edota hainbat dogmei buruz. Erlijioari dagokionez ordea, ez dagoela froga nahikorik diote (fenomeno natural horien existentzialismoa justifikatzeko/baiezteko).

Egoismo Etikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoismo bezala ere ezagutzen den termino hau, etikoki eduki behar den posizio normatiboa da, non moralki beraien interesetara oinarritua dagoen posizio hori. Egoismo psikologikoarekin konparatuz diferentzia zera izango litzateke; pertsona hauek beraien interesak asetzeko egiten dutela egiten dutena.

Egoismo etikoak, altruismo etikoarekin egiten du kontrastea, non bigarren kontzeptu honek besteak laguntzeko eta zerbitzatzeko behar moralak izango dituen. Egoismoa eta altruismoa, utilitarismo etikoaren gain nabarmentzen dira, non honakoak ez dituen bere interesak besteekiko sakrifikatuko beti ere bere interesak besteen onerako ere badirenean, hau da, utilitarismo etikoak bere interesak defendatzen ditu baina besteenak ere badirelarik. Egoismoa, utilitarismoa eta altruismoa erantzukizun formak dira, baina egoismoak eta altruismoak, utilitarismoarekin kontrastatzen dute, non egoismoaren zentzua eta altruismoarena subjetuan zentratzen diren.

Egoismo etikoak aitzitik, bere  moralak agindutakoak egitean, ez ditu besteenak mindu nahi. Indibidualismoak bakoitzaren interes eta ongizatea albora utziak izaten uzten du edo ez, beti ere bere interes propioa asetuta utziko duelarik. Honek ez du esan nahi beti nahi duena egiten jarraituko duenik egoismo etikoaren izean.

Egoismo etikoa batzuetan libelarismo edo anarkismo indibidualista jorratzeko basea ere bihurtzen da, Max Stirmnerren kasuan bezala, motibazio altruistetan oinarritu daiteke baita. Posizio politiko batzuetan oinarritzen da non norbanakoak besteei askatasun ekintzan eragin behar ez diola sinesten duen.

Indibidualismo Ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indibidualismo ekonomikoaren doktrinak, norbanakoak bere erabaki ekonomikoak autonomikoki hartzeko aukera sostengatzen du, estatuak, komunitateak eta abarrek hartzen dituztenei kontra eginez, norbanakoaren alde.

Liberalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberalismo klasikoa XIX. mendean sortutako ideologia politikoa da, Ingalaterran, Europa okzidentalean eta Ameriketan. Aurreko liberalismo motei jarraitzen zien gobernu popularrari eta pertsonen askatasun konpromisoari dagokionez, baina merkatu libreei eta ekonomia klasikoari dagokionez, ezberdindu egin zen. XIX. mendeko liberal klasiko famatuak Jean-Baptiste Say, Thomas Malthus, eta David Ricardo ziren. Liberalismo klasikoa XX. mendean jaio berritu zen  Friedrich Hayeksen eskutik eta gerora Milton Friedman, Robert Nozick, Loren Lomasky eta Jan Narvesonek garatu zuten. Liberalismo klasiko esaldia, XX. mendea orduko sortutako liberalismo guztiei erreferitzeko erabiltzen da.

Eskuineko libertarismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuineko liberalismoa forma ez-kolektibo baten oinarritutako liberalismo korrontea da, edo beste era batera esanda, liberalismoa ikusteko beste modu bat da, non batzuek “eskuineko” terminoa liberalismo tradizionalari erreferentzia egiteko erabiltzen duten, “ kontserbazio libertarioa” ere zaku berean sartzen delarik.

Eskuineko libertarismoak, eskubide negatiboei erreferentzia egiten dien filosofia politikotzat hartuak dira, honetan Lege Naturalak eta radikalizatutako Ongizate Estatuak zer ikusia dutelarik. Honen aldekoek, pribatizatutako propietateak babesten dituzte eta berdintasun ezaren aldekoak dira, errekurtso naturalei eta propietate pribatuari dagokionez. Posizio hau ezkerreko libertarismoari kontrajartzen zaio, non honek errekurtso naturalak denoi era berdinean tokatzen zaizkigula defendatzen duten. Eskuineko libertarismoak, honako ideologia hauekin bat egiten du baina ez da berauetara mugatzen:anarkokapitalismoa, laissez-faire eta liberalismo minarquista, beste batzuen artean.

Indibidualismoaren pertsonai printzipalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indibidualismoaren historian, Antistenes filosoa ezin daiteke aipatu gabe utzi, honako hau izan bai zen filosofia zinikoaren eskolan gizartearen ez atxikitzea eta norbanakoaren alde aritu zena. Baita XIX mendean Ralph Waldo Emerson filosofoa ere non honek ideia indibidualistak zabaldu zituen Ameriketan literaturaren bitartez. Bere entseguan "Self-Reliance" izenekoan, gizonaren aldeko posturak defenditzen zituen eta norbanakoaren independentzia eta auto-ezagutza aurkitu nahi zituen.


Kolektibismoaren aurrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indibidualismoak bi oinarri ditu: gizabanakoen askatasuna eta autonomia etikoa. Hau da, nork bere gogoeta egin behar du, besteen iritizien eraginik izan gabe. Ondoren, horren arabera jokatu.

Descartes har daiteke indibidualismoaren sortzailetzat, sujetu pentsalaria (cogito) nabarmendu baitzuen. XVII. eta XVIII. mendeetan ere indibidualismoa garatuz joan zen gizabanakoen eta guztien interesen arteko auziak aurrera egin ahala. Kontraesanak kontraesan, gizarte indibidualista sortu zen.

Baina indibidualismoa eta kolektibismoa elkarren kontra jotzea ez da beti zuzena. Izan ere, erakunde komun eramangarria garatu ahal izateko, gizabanakoen paper solteei garrantzia eman dakieke.

Indibidualismoaren ereduan gizabanakoaren autonomia azpimarratzen den arren, printzipio honek kontrako arrazoiak topatu izan ditu. Izan ere, gizabanako oro dago talde baten mendean bizi ahal izateko, eta hortaz taldearekiko beharrak ditu. Horiek horrela, zenbait ideologiak, hala nola nazionalismoak, demokraziak (gizabanakoak gehiengoaren iritzia onartu beharra du), edo sozialismoak gizartearen nagusitasuna lehenesteko joera dute gizabanakoaren gainetik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]