Indigènes
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Indigènes | |
| Izenburua euskaraz | Indigenak | |
| Urtea | 2006 | |
| Estreinaldia | 2006ko maiatzaren 25an Canneseko Zinemaldian | |
| Generoa | Drama, Gerra eta Historia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 2 ordu eta 8 minutu | |
| Aurrekontua | 14,4 milioi euro | |
| Zuzendaria | ||
| Rachid Bouchareb | ||
| Ekoizleak | ||
| Tessalit Productions | ||
| Gidoilariak | ||
| Rachid Bouchareb eta Olivier Lorelle | ||
| Aktoreak | ||
| Jamel Debbouze Samy Naceri Sami Bouajila Roschdy Zem Bernard Blancan |
||
| Musikagileak | ||
| Armand Amar | ||
| Argazkilariak | ||
| Patrick Blossier | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Frantsesa eta arabiera | ||
| Webgunea | ||
| Indigènes filmaren webgunea | ||
Indigènes (euskaraz Ingigenak, arabieraz بلديون, eta ingelesez eta gaztelaniaz Days of Glory izenburuaz kaleratu zen) 2006ko Rachid Bouchareb frantziar-argeliar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Sami Bouajila, Jamel Debbouze, Samy Naceri, Roschdy Zem, Mélanie Laurent eta Bernard Blancan aktoreak antzeztu zuten.
Filma honetako jatorrizko Indigènes izenburuak Frantziako kolonietako gudari natiboak izendatzeko erabiltzen zen ezizen bat izan zen, izendapen hau frantsesez gutxiespen edo diskriminazio izendapen gisa jo ohi da. Halere, Frantziatik kanpora izendapen honen benetako esanahia ulertuko ez zutela eta, filmaren egileek nazioartean «Days of Glory» izenburupean merkaturatu zen.
Argumentua [aldatu]
Filma Bigarren Mundu Gerran girotuta dago. Frantziar Indar Askeetako zati izateko erreklutatu berri dituzten magrebiar gudari talde baten nondik norakoak agertzen dira. Lehenbizi Afrikako Iparraldean, ondoren Italiako kanpainian eta azkenik Frantziako askapenean Alsazia eskualdean nazien aurka borrokatuko dira.
Filman zehar Frantziaren alde eta alemaniarren aurka ausart eta kementsuki borrokatuko den magrebiar talde honek ironikoki frantziarren arrazismoa eta esker txarra jasan beharko ditu.
Aktoreak [aldatu]
- Jamel Debbouze - Saïd Otmari
- Samy Naceri - Yassir
- Roschdy Zem - Messaoud Souni
- Sami Bouajila - Abdelkader
- Bernard Blancan - Roger Martinez sarjentua
- Mathieu Simonet - Leroux kaporala
- Assaad Bouab - Larbi
- Benoît Giros - Durieux kapitaina
- Mélanie Laurent - Margueritte village Vosges
- Antoine Chappey - Kolonela
- Aurélie Eltvedt - Irène
- Thomas Langmann - Kazetaria
- Thibault de Montalembert - Martin kapitaina
- Dioucounda Koma - Touré (Diouc Koma bezala)
- Philippe Beglia - Rambert
Kanpo loturak [aldatu]
- Indigènes filmaren webgunea (Ingelesez)
- Indigènes filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)