Indonesiako armarria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
National emblem of Indonesia Garuda Pancasila.svg

Indonesiako armarria Garuda izeneko hegoak irekita dituen urrezko arrano batek osatzen du. Herrialdeko antzinako tenplu ugaritan agertzen den irudia da, horietakoren batzuk VI. mendean datatuak daudelarik.

Arranoa Indonesiaren handitasun eta energiaren ikurra da. Bere paparrean zatikatutako armarri bat dago, eta bere herpeekin herrialdeko leloa idatzita dagoen zinta bat eusten du: "Bhinneka Tunggal Ika" ("Batasuna dibertsitatean") jatorria XV. mendean duena eta egiletza Tantularri ematen zaiona, Majapahit erresumako santu bat.

Armarria bera kuartelatua da. Goiko eta ezkerreko kuartela gorri heraldikozkoa da eta bertan "bateng" edo zezen basati baten beltz heraldikozko buru bat dago, nazioko ordezkarien demokrazia eta jakinduriaren ikurra dena. Bigarrenean, zilar heraldikozkoa dena eta eskuinean eta goian dagoena, "banyan" edo "beringin" zuhaitz bat agertzen da, herrialdearen batasuna irudikatzen duena. Hirugarrenean, hau ere zilarrezkoa eta behean eta ezkerrean dagoena, arroz eta kotoizko buru bana agertzen dira lehena zilar kolorekoa eta bigarrena gorri kolorekoa, herri guztiarentzako justizia sozial nahiari erreferentzia egiten diotenak, eta azken kuartelean, gorri kolorekoa eta behean eta eskuinean dagoena, uztai eta karratu erako kate-mailadun kate bat dago, gizakien ondorengo belaunaldiak irudikatzen dituena: uztaiek emakumeak ordezkatzen dituzte eta karratuek gizonak. Multzo honen gainean, eskusoi beltz batean bost puntako urrezko izar bat gehitzen da, Goi Jainko baten sinesmena irudikatzen duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indonesiako armarria Aldatu lotura Wikidatan