Indotxinako Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantziar soldadua komunisten menpeko gunean.

Indotxinako Gerra (lehenengo Frantziar Indotxinako Gerra edo Frantziar-Vietnamdar Gerra) Indotxinan burutu zuten 1946ko abenduaren 19tik 1954 abuztuaren 1a arte, batik bat Frantziako armada eta Viet Minh talde komunistaren aurka izandako gerratean. Ekintzak gaur egungo Vietnamgo iparraldean gertatu ziren nagusiki, eta Frantziaren alde Laos eta Kanbodiako soldaduek ere borrokatu zuten, Vietnamgo armadarekin batera. Aurrean, Ho Chi Minh eta Vo Nguyen Giap buruzagiek gidatutako soldaduak zeuden.

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan piztu zen istilua, Japoniak lurralde hori hartu ostean. Hasieran landa-eremuetan egindako ekintza leunak ziren nagusi, baina 1949an Txinako erregimen komunista ere Vietnamgo mugara iritsi zen, SESBek militarki hornitutakoa. Frantzia, bere aldetik, AEBetatik laguntza jaso zuen. 1950ean Jean-Paul Sartrek eta beste frantziar ezkertiar batzuk gerratea gogor kritikatu zuten, "gerra zikina" deituz.

Azkenean, Genevan egindako hitzarmenak Vietnamgo lurraldea bitan zatitu zuen, Iparraldea komunistentzat eta Hegoaldea Bao Dai enperadorearentzat.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak