Indra (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indra eta bere emazte Sachi, euren ibilgailuaren gainean
Indra eta hiru burudun elefantea, Erawan edo Airavata. Phra Prangaren xehetasuna, Wat Arun eraikinaren erdiko dorrea, Bangkoken, Thailandia.
Indraren irudi indonesiarra
Indra, zerbitzariz inguratua. Muturretan, elefante-lehoiak ikus daitezke (gaja-simha). Siem reap probintziako friso kanbodiarra (Prasat Koki, Phnom Kulen), Kulengo estilokoa, IX. mendea, gresean egina, gaur egun, Parisko Guimet museoaren jabetzakoa.
Erdian: Indra, hiru burudun elefantea den Airavanaren gainean doa, eta tximista darama. Aurre Rup estiloko frisoa, X. mendearen amaierakoa, gaur egun, Parisko Guimet museoarena dena.

Indra, vedismoko (hinduismoaren aurreko erlijioa) jainko nagusia zen Indian. Hero eta protagonista nagusi bezala agertzen da Rig veda lanean (K. a. XI. mende inguruan). Atmosferaren eta ikus daitekeen zeruaren jainkotzat hartzen da.

Beranduago, hinduismoan, erdijainko (jainko txikiak) guztien errege bihurtu zen, eta Brahma, Vishnu eta Shivak gainditu zuten.

Bere arma, tximista da (vashra). Bere vajana (ibilgailua), Airavata elefantea da, Indrak, euria erorrarazten duen hodeia irudikatzen duena.

Beste gauza batzuen artean, eskuineko begininiaren jainko gobernaria da (ezkerreko begininikoa, bere emazte Indrani edo Sachi delarik).

Bere larruazala, zuria edo horia da, eta, bere gorputza, betiledun begiz josia dago, munduan gertatzen den guztia ikustea ahalbidetzen diotenak.

Izatez, begi horiek, Gotama jakintsuaren madarikazio-bedeinkapen bat izan zen. Indrak, jakintsuaren emaztea zen Ahalya liluratu zuen. Aszetak, adulterio honen berri izatean, Indraren gorputza, hamarnaka bulbaz betetzea eragin zuen. Indrak, penitentziak egin zituen barkamena eskatzeko, eta, jakintsuak, azkenik amore eman zuen, bulba horiek begi bihurtuz.

Hinduismoko testuetan, Indra, jainko nagusi bezala duen postua galtzeko beldurra duen jainko bat da. Horregatik, jainkoak, Vishuamitra bezalako gizakiren batek, hurrengo berraragitze batean igotzea eta Indraren postua hartzea ahalbidetuko dion karma irabazteko hersturak egiten dituela jakiten duenean, honek, zeruko emagaldu edo apsarak (Urvashi, Rambha edo Menaka kasu) bidaltzen ditu, gizaki hori liluratu eta aurrerapen mistikoa galarazteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indra (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan