Indriidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Indriidae
Fosilen hedapena: Eozeno-gaur egun

Propithecus coronatus


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Ugaztuna
Azpiklasea: Theria
Infraklasea: Eutheria
Ordena: Primates
Azpiordena: Strepsirrhini
Infraordena: Lemuriformes
Familia: Indriidae
Burnett, 1828
Halbmakai world.png
Azpimafiliak

Indriidae Lemuriformes taldeko primate Strepsirrhini familia bat da. Familia honetako generoen artean Indri dago, bere azpiordenako animaliarik handienak. Madagaskarren baino ez dira bizi, lemure guztiak bezala.

Gaur egun Indriinae azpifamiliako espezieak baino ez dira geratzen eta bertan avahiak, indriak eta sifakak (Propithecus) generoetako animaliak. Madagaskarreko biztanleek ez dituzte sifakak eta indriak ehizatzen, "fady" izeneko tabu bat dagoelako: euren arbasoen arimak direla uste dute.

Desagertutako taldeen artean gehienak lemur nagiak ziren, oso geldoak eta handiak eta euren haragia jateko ehizatuak ziurrenik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bakoitzak tamaina ezberdina du eta nahiko aldakorra da familia osoan zehar. Indriek isatsa motza dute eta avahi eta sifakek euren gorputzaren erdia. Avahiek 30 bat zentrimetro neurtzen dituzte. Ile luzea dute, batez ere txuritik arre-grixera doana. Aurpegiak beltzak izaten dira eta batzuetan ilerik gabekoak. Atzeko hankak luzeagoak dira aurrekoak baino, eskuak luzeak dira eta erpurua ezin dute beste behatzen aurka jarri.

Batez ere zuhaitzetan bizi dira baina batzuetan lurrera ere jaisten dira. Lurrean bi hanken gainean mugitzen dira eta besoak gorantz jartzen dituzte. Familia federaziotan bizi dira, 15 kideko taldeak osatuz.

Hortzeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indriidae guztiak belarjaleak dira, batez ere hostoak, fruituak eta loreak jaten dituztelarik. Beste belarjale batzuek bezlaa zelulosa metabolizatu ahal izateko sistema bat dute. Beste lemureek baino aurrehagin gutxiago dituzte:

     Hortzeri-formula    
2.1.2.3
2.1.2.3

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indriidae Aldatu lotura Wikidatan