Indro Montanelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indro Montanelli
Indro Montanelli
Indro Montanelli, 1994an, Milanen, Teatro Nuovo antzokian, La Voce bere egunkari berriaren aurkezpenean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Indro Alessandro Raffaello Schizogene[1] Montanelli
Jaio 1909ko apirilaren 22a
Fucecchio, Toskana ( Italia)
Hil 2001ko uztailaren 22a (92 urte)
Milano, Lombardia ( Italia)

Indro Montanelli (Fucecchio, Florentziako probintzia, Italia, 1909 - Milan, Italia, 2001) italierazko kazetaria eta historialaria izan zen.

Bizitza

Florentziako Unibertsitatean eta Sorbonan egin zituen ikasketak. Azken horretan, zientzia politikoetan eta zuzenbidean lizentziatu zen. Historia-ikasketak Alemanian osatu zituen. 1939-1972 urte bitartean Il Corriere della Sera aldizkarian zutabeak idatzi zituen. Gerrako berriemaile gisa, bi fronteetan izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta orobat izan zen Espainiako Gerra Zibilean; Espainiara iritsi zenean faxisten aldeko zen, baina gerran ideologia aldatu zuen.

1974an, ideologia-ikuspegia aldatu zuenez gero, ordu arteko aldizkaria utzi eta Il Giornale nuovo sortu zuen Milanen. Sortu zenetik bertatik terrorismoa salatu zuen, bai ezkerreko terrorismoa bai eskuinekoa. Horren ondorioz, 1977an Brigada Gorrietako bi kidek zortzi tiro eman zizkioten hanketan, baina bizirik irten zen; handik urte batzuetara, eraso zutenek antolatutako erakusketa batera joan zen Milango espetxera.

1994. urte arte izan zen Montanelli Il Giornaleko zuzendari. Urte horretan dimisioa eman zuen, ez baitzegoen ados Silvio Berlusconi enpresa-gizonarekin. Ondoren, egunkari berri bat kaleratu zuen, La Voce (1994), baina denbora gutxira desagertu egin zen arazo ekonomikoak zirela-eta. 1996an Asturiasko Printzearen saria eman zioten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indro Montanelli Aldatu lotura Wikidatan
  1. Indro Montanelli: Nella mia lunga e tormentata esistenza - Lettere da una vita, introducion de Paolo di Paolo, pagina 6