Ined

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ined

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XVII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Mersekhemra Ined, Mersekhemra Neferhotep edo Ined, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1651tik K.a. 1648 arte gobernatu zuena, Kraussen arabera.

Bere izena, Mersekhemra Ined, Turineko Errege Kanonaren txatal batean idatzia dago, VII.6 erregistroan, hiru urteko erregealdia izan zuela adieraziz.

Ined hitza, bere izenaren ondoan agertzen dena Errege Kanonean, epiteto bat edo ezizen bat izango litzateke, "pobrea" esan nahi duena.

Errege honi eman ahal zaizkion objektuak, Goi Egiptotik datoz, eta XIII. dinastiako azken erregeek, soilik Tebasetik gertuko eskualdeetan gobernatzen zutela dioen teoria berresten dute.

Mersekhemraren garai inguruan, ohi hiksoak bezala identifikatzen diren erregeek, Behe Egipton nagusi zirenak, Menfis konkistatuko zuten zuzenean kontrolatuz, eta zergaordaintzaile bihurtu zuten ia Egipto osoa, honela, Egiptoko XV. dinastia abiaraziz.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mersekhemra, Turineko Errege Kanonean eta Karnakeko Errege Zerrendan aipatzen da

Errege honi dagozkion bi estatua aurkitu ziren, artelan bikainak direnak, eta, gaur egun, Kairoko Egiptoar Museoan kontserbatzen direnak.

Estatuan, tronu izena den Mersekhemra izena grabatua dago, Jürgen von Beckerath eta D. Frankek, jaiotza izena den Neferhotepekin lotzen dutena.


Aurrekoa
Suadyetu
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Hor II.a