Inesa Gaxen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inesa Gaxen

Bizitza
JaiotzaBastida1566
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaXVII. mendea ( urte)
Jarduerak

Inesa Gaxen (Bastida, Nafarroa Beherea, 1566Lapurdi, XVII. mendea) sorgintzat hartu zuten emakume nafarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgina zela egotzita kargu hartu zioten Hendaian, eta Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; baina, frogarik ez zutelarik, libre utzi zuten azkenean. Bere egoeran zeuden emakume asko bezala, Bidasoaz bestaldera igaro, eta Irunen bizi izan zen hogei urtez. Beste zazpi urtez egon zen Hondarribian.

1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Beste emakumeek ez bezala, hasieratik bururaino ukatu zituen Inesa Gaxenek salaketa guztiak, berarekin atxilo hartutako emakumeenak barne, era guztietako presio eta torturak jasan behar izan bazituen ere. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, eta, espero ez zen bezala, kargurik gabe utzi zituzten salaturiko emakume guztiak, Inesa Gaxen tarteko. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean Eñaut Elorrietak eta Uxue Alberdik Inesa Gaxen izeneko abestia kaleratu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Inesa Gaxen (ft. Uxue Alberdi)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]