Infoxikazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Infoxikazio (informazio + intoxikazio) kontzeptua informatika bidezko komunikazio bideetan erabiltzen da, oro har, posta elektronikoa esaterako. Erabaki bat hartu edo gai baten inguruan eguneratua mantentzeko garaian informazio gehiegi edukitzean sortzen den egoera da. Analizatzeko informazio kopuru handiak, informazio gehiegiren gehitzea, iturri ezberdinen kontraesanak edota datu garrantzitsuenak bereiztea zailtzen dituzten informazioak izan daitezke infoxikazioaren kausa.

Terminoa (ingelesez information overload) Alvin Toffler idazleak erabili zuen lehenengoz 1970ean "Future Shock" liburuan.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela, gainezka dagoen sarea daukagu, informazioz (askotan okerra eta osagabea) eta publizitatez (spam, banner, pop-up...) betea.

Ezaugarri hauek dituen ingurune batean datu zehatzen bilaketa zaila suertatzen da eta behin eskuratuta denbora asko eraman gaitzake haiek prozesatzea.

Irtenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen esanetan oso zaila da sareak duen informazio guztia sailkatzea. Hauek dira erabili ohi diren zenbait tresna:

  • Informazio-aztarnariak: Interneten informazioa bilatu eta hura sailkatzeko gai diren programak dira
  • Banner-ak blokeatzen dituzten aplikazioak: publizitatetzat hartzen dituzten leihoak ezeztatzen dituzte; zenbaitetan, ordea, beharrezkoak zaizkigun aplikazioak irekitzea ukatzen digute.
  • Posta elektronikoaren sailkatzea: Spam gisako korreoa automatikoki ezabatu ala bigarren mailako karpetetara zuzentzen da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Infoxikazio Aldatu lotura Wikidatan