Infragorrizko termometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infragorrizko termometro bat.

Infragorrizko termometroa, infragorrizko pirometroa edo kontakturik gabeko termometroa, (distantzia batetik tenperatura neurtzeko gaitasuna adierazten duen terminoa) gorputz beltz motako argia igortzen duen objektuaren azalera zati batean tenperatura neurtzeko gailu bat da. Batzuetan, mota honetako termometroei okerki laser termometro deitu izan zaie, laser baten laguntza erabiltzen baitute, nahiz eta soilik neurtzeko eremua errazago seinalatzeko den (zenbait errifleren miretan bezala), ez neurketak egiteko.

Infragorrizko pirometro terminoa erabili izan ohi da kontaktu klasikodun termometroekiko duten desberdintasuna adierazteko, infragorrizkoek erradiazio termikoa neurtzen baitute eta ez tenperatura bera. Objektuak igorritako energia kantitatea eta igortze-gaitasuna jakitean, bere tenperatura zehaztu daiteke.

Orokorrean, metodoak argi-energiaren neurketa (IR zintan dagoena) jasotzen du, seinale elektriko bihurtzen duen detektagailu baten bidez. Metodo honek tenperatura urrundik neurtzea ahalbidetzen du; aldiz, beste termometro mota batzuek, esaterako termopareek, objektuarekin kontaktuan egotea beharrezkoa dute tenperatura neurtzeko. Beraz, objektua mugimenduan badago, eremu elektromagnetiko batez inguratua badago, edo hutsean kokatua badago... tenperatura neurtzea posible da.

Kalibrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurketa-metodo honek datu oso zehatzak eman ditzake; halere, ondo kalibratu behar da, neurtutako erradiazioa faktore askoren menpeko baita: objektuaren igortze-gaitasuna, iturriaren uniformetasuna, gailuaren geometria… IR termometro bat kalibratzeko, ur baso baten barruan urtzen ari den izotz kubotxo baten azalera erabili daiteke neurketa-puntu moduan. Kontuan izan behar da infragorri bidezko neurketa (IR) ikusmenezko neurketa dela ondorengo arrazoiengatik:

  • Kameraren leiarra garbi egon behar du.
  • Neurketa-eremuan ez da oztoporik egon behar: ez hauts edo hezetasunik, ezta lurrun edo gas arrarorik ere.

Infragorri bidezko neurketa (IR) azaleko neurketa da; beraz:

  • Neurtu beharreko objektuaren azalean oxidazio edo hautsik baldin badago, neurketa partikula hauetan egiten da,
  • Lortutako balioa zalantzazkoa bada, kontaktu klasikozko termometro bat erabili behar da bestearekin batera. Azken hau barneratze, edo murgiltze-zunda batez hornitua egon daiteke (elikagai izoztuetan neurketak egiteko)

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termometro hauek erabilera asko izan ditzakete, esaterako:

  • Hutsean ontziratutako elikagaien kontrola, betiere, neurketak ez badira aire-poltsatan egiten.
  • Labe bateko edo beste ekipo batzuetako tenperaturaren kontrolerako.
  • Ekipamendu mekanikoen edo zirkuitu elektrikoen frogetarako (adibidez: kontrol-armairuetarako).
  • Suteetan eremu beroen detekziorako.
  • Materialen tenperatura-aldaketa zehaztasunez kontrolatzeko (berotzea edo hoztea).
  • Teleskopiotan, lainoak antzemateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]