Ingalaterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingalaterra
England

Ingalaterrako bandera
Bandera
Ingalaterrako armarria
Goiburua: Dieu et mon droit ( Jainkoa eta nire legea )
Ereserkia:
God Save the Queen

Jerusalem (
de facto)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hiriburua Londres (de facto)
Eremua 130.395 km²
Biztanleria 50.690.000 (2006)
Dentsitatea 388,7 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa (de facto)
Herritarra ingeles
Zaindaria San Jurgi
[http:// ]

Ingalaterra[1] Erresuma Batua sortzen duten herrialdeetako handiena da, uharteko hegoaldearen bi herenak baino gehiago hartzen baitu (130.395 km2) eta populazio osoaren % 83 (50.690.000 biztanle 2006an) baitauka.

Nazioarteko historian, ikaragarrizko eragina eduki du, bai ekonomiaz, Britainiar Inperioaren bidez, baita kulturaz ere, bertako hizkuntza (ingelesa) planeta osoan hedatuena eta garrantzitsuena izanda.

Askotan Erresuma Batua izendatzeko erabiltzen da, baino desegokiro. Herrialdeko beste nazioekin (Gales eta Eskozia) eta Irlandarekin ez du beti harreman historiko onik izan.

Banaketa administratiboa

Eskualde eta konderriak

Sakontzeko, irakurri: «Ingalaterrako eskualdeak» eta «Ingalaterrako konderriak»

Historikoki, Ingalaterrako banaketaren oinarria konderriak ziren. Banaketaren sorrera ingelezko lurralde-batasun tradizionaletatik zetorren. Herrialdea batu baino lehen, batzuk erreinuak ziren, Essex edo Sussex bezala; beste batzuk, dukerriak, Yorkshire, Cornwall eta Lancashire esaterako edo soilik, nobleteriaren lurraldeak, Berkshire bezala.

Konderri tradizionalak oraindik badaude dira, baina batzuk elkartu edo aldatu egin dira.

XIX. mendeko bukaeran, herrietako gobernua berrantolatu zuten. Industrial hiri handiak sortzen zirenean, konderri berriak hirien inguruan sortu behar zuten, adibidez, Manchester Handia. 1990eko hamarkadan, John Major lehen Ministroaren berrikuntzak agintaritza berria sortu zuen, barrutiak sortzen. Horrek nahasmena ekarri du, gaur egun zaila baita konderri zeremonial ohikoak, konderri metropolitarrak eta ez-metropolitarrak desberdintzea.

Egun, Ingalaterra lau banaketa administratiboetan banatzen da: eskualdeak, konderriak, barrutiak eta parrokiak.


Hiri nagusiak

  1. London: 7.500.000 biztanle.
  2. Birmingham: 1.001.200 biztanle.
  3. Leeds: 723.100 biztanle.
  4. Sheffield: 520.700 biztanle.
  5. Brighton: 461.181 biztanle.
  6. Liverpool: 447.500 biztanle.
  7. Manchester: 441.200 biztanle.
  8. Bristol: 398.300 biztanle.
  9. Coventry: 304.200 biztanle.
  10. Leicester: 288.000 biztanle.
  11. Nottingham: 278.700 biztanle.
  12. Newcastle: 276.400 biztanle.

(2005eko datuak)

Historia

2014ko azaroaren 27rako David Cameronek Ingalaterrako auziei buruzko eskumena diputatu ingelesei erreserbatzeko asmoa aurkeztu zuen eta horri EVEL, English Votes for English Laws (boto ingelesak lege ingelesetarako) izena jarri zion[2].

Kultura

Literatura

Zinema

Musika

Hezkuntza

Hedabideak

Zientzia

Kirolak

Futbola

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingalaterra Aldatu lotura Wikidatan