Ipar-mendebaldeko Ingalaterra

Wikipedia(e)tik
Ingalaterra ipar-mendebaldea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ingalaterra ipar-mendebaldea.

Ipar-mendebaldeko Ingalaterra[1] (ingelesez North West England) Ingalaterrako eskualdeetako bat da. 2006an eskualdeak 6.853.200 biztanle zituen eta bost konderritan zatituta dago: Cumbria, Lancashire, Manchester Handia, Merseyside eta Cheshire.

Ingalaterrako ipar-mendebaldeak mugakide hauek ditu: mendebaldean Irlandako itsasoa, ekialdean Peninoak, iparraldean Eskoziako muga eta hegoaldean Galesko mendiak. Eskualdeko mendirik altuena Scafell haitz-punta da, Cumbrian, 978 metrokoa.

Hegoaldean, metropoli-eremu nagusi bi daude: Liverpool eta Manchester; iparraldean, berriz, Lancashire edo Cumbrian, nekazaritza da nagusi.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderri zeremoniala Konderria Barrutiak
Cheshire Cheshire Ellesmere Port eta Neston, Chester, Crewe eta Nantwich, Congleton, Macclesfield, Vale Royal
Warrington
Halton
Cumbria Barrow-in-Furness, Hegoaldeko Lakeland, Copeland, Allerdale, Eden, Carlisle
Manchester Handia Bolton, Bury, Manchester, Oldham, Rochdale, Salford, Stockport, Tameside, Trafford, Wigan
Lancashire Lancashire Mendebaldeko Lancashire, Chorley, Hegoaldeko Ribble, Fylde, Preston, Wyre, Lancaster, Ribble Valley, Pendle, Burnley, Rossendale, Hyndburn
Blackpool
Blackburn with Darwen
Merseyside Knowsley, Liverpool, St. Helens, Sefton, Wirral

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]