Ingalaterrako Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ingalaterrako Erresuma
Kingdom of England

927 – 1707
Oinordekotzako monarkia
Flag of England.svg Royal Coat of Arms of England (1399-1603).svg
Kingdom of England.png
Sorrera 927
Batasuna Eskoziako Erresumarekin 1707
Hiriburua Londres
Hizkuntza(k) Latina, ingelesa, frantsesa, galesera, kornubiera
Erlijioa Kristau Katoliko Erromatarra 1533ra arte, harrezgeroztik anglikanoa
Aurrekoak
Wyvern of Wessex.png Wessex
Saint Alban's cross.svg Mercia
Coat of arms of East Anglia.svg East Anglia
Flag of Northumbria.svg Northumbria
Flag of Gwynedd.png Galesko Printzerria
Flag of Cornwall.svg Kornuallesko Erresuma
Ondorengoa
Erresuma Batua Union flag 1606 (Kings Colors).svg


Ingalaterrako Erresuma, 927tik 1707ra, Europako mendebaldean kokatutako estatu burujabea izan zen. Erpinean, Britainia Handiko uhartearen hegoaldeko bi herenetan hedatzen zen, Gales eta inguruko zenbait irla txiki ere barrenean hartuta.

Erresumaren aurrekariak herri anglo-saxoien inbasioa izan zen Migrazio Garaian. Ondoren, estatu txikien heptarkia osatu zen. Bikingoen inbasioek erresuma horien oreka zartarazi zuten, eta, azkenean, Athelstan erregeak errekonkista burutu zuen 927an.

Gales 1067 eta 1283 bitartean inbaditu zuten ingelesek, 1284an Rhuddlaneko estatutuaren bidez onetsia. Ingalaterrako legearen menpean jarri zen Gales 1535-1542z geroztik. Iparraldeko Eskoziako Erresumarekin erregeak XVII. mendetik aurrera partekatu arren, batasun politikoa 1707an etorri zen, Erresuma Batua osatuz.

Londresko Westminster hiriburua bilakaturik zegoen XII. mendearen hasierako, hastapenetan Winchester eta Gloucester ere nolabaiteko hiriburuak izan baziren ere.