Bi Arrosen Gerra

Wikipedia(e)tik
Ingalaterrako Gerra Zibila» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lancaster etxeko larrosa gorria.
York etxeko larrosa zuria.

Bi Arrosen Gerra[1] 1455 eta 1485 artean Lancaster etxeko kide eta jarraitzaile York etxeko kide eta jarraitzaileen kontra egindako gerra zibila zen. Familia biek, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren oinordekoak izanda, Plantagenet Etxean jatorria zutela, Ingalaterrako tronua nahi zuten berarentzako.

Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena erromantizismotik sortua zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.

Guda batez ere aristokrazia lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautaketa nobleteria arteko ezkontzen araberakoa zen. Lancaster Etxeko Burua, Joanes Gantekoa Richmondgo kondea zen, Henrike VIII.a Ingalaterrakoak gudaren azkenean izango zuen titulua. York Etxeko Burua, Edmundo Langleykoa, Cambridgeko Jaurerria zuen. Geroago, Tudor eta Estuardo Etxeetako zuzendaritzapean, Richmondshire eta Cambridgeshire ezesle eta puritanoen habi nagusiak izango ziren, hurrenez hurren. Bi alderdien arteko liskarra Henrikeren erreinaldia baino luzeagoa zen, batez ere monarkek bultzatzen zutelako.

Bi Arrosen Gerrak Plantagenet Etxea suntsitu eta nobleteriaren boterea makaldu zituen. Garai hartan, Ingalaterrako ospea Europan makalduz zihoan, baina, ordainean , burgesen itzalaren hasiera zen eta Tudorren Estatu zentralizatua. Historialarien ustez, gerra hark Ingalaterrako Erdi Aroaren bukaera eta pizkundearen hasiera suposatzen du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bi Arrosen Gerra Aldatu lotura Wikidatan