Joan Lurgabea
Joan Lurgabea[1] (ingelesez Lackland, frantsesez Sans Terre) ezizenez ezaguna, (Oxford, 1166ko abenduaren 24a – Newark-on-Trent, 1216ko urriaren 19a) Ingalaterrako erregea izan zen 1199 eta 1216 bitartean.
Aita Henrike II.a Ingalaterrakoa eta ama Leonor Akitaniakoa zituen. Akitaniako duke izan zen aurreko urteetan; haren agintaldian geratu zen Lapurdi Akitaniako dukerriaren barnean, eta bera errege zelarik hornitu zen Baiona hiri-gutun berri batez (1215).[2]
Filipe Augusto Frantziako erregearen laguntzaz, aitaren eta bere anaia Rikardo I.aren aurkako saioak egin zituen, eta Ingalaterrako errege izendatu zuten azken hau oinordekorik gabe hil zenean, bere iloba Artur Bretainiako dukearen kaltetan. 1202. urtean, Filipe Augusto Frantziakoak Normandia, Anjou, Maine, Touraine eta Poitou gabe uztea deliberatu zuen, Elisabet Angulemakoa berekin eramateagatik (orduan hasi zitzaion Lurgabea esaten Frantzia aldean). Filipe Augustok Normandia konkistatzeari ekin eta Arturren esku utzi zuen gainerako lurraldeak hartzeko kargua. 1203. urtean Joan Lurgabeak berak hil zuen Artur, eta Bretainia gabe geratu zen, bertako matxinadari ezin eutsi izan ziolarik. Ondoko urteetan Normandia (1204) eta Touraine (1205) galdu zituen.[2]
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1189an Elisabet Gloucesterkoa ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan eta ezkontza indargabetu zuen.
1200an Elisabet Angulemakoa ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:
- Henrike (1207-1272), oinordekoa.
- Rikardo (1209-1272), Cornwallgo dukea.
- Joana (1210-1238), Alexandro II.a Eskoziakoa ezkondu zuena.
- Elisabet (1214-1241), Federiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa ezkondu zuena.
- Leonor (1215-1275), Gilen Marshal Pembrokekoa eta Simon Montfortekoa ezkondu zituena.
| Aurrekoa Rikardo I.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterrako erregea 1199–1216 |
Ondorengoa Henrike III.a Ingalaterrakoa |
| Aurrekoa Rikardo I.a Ingalaterrakoa |
Akitaniako dukea 1199–1216 |
Ondorengoa Henrike III.a Ingalaterrakoa |
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||