Ingelesen hilerria (Donostia)
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Donostia | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 43°19′33″N 1°59′18″W / 43.32583°N 1.98833°WKoordenatuak: 43°19′33″N 1°59′18″W / 43.32583°N 1.98833°W | |||
| Garaia | 1924ko irailaren 28a | |||
| Helbidea | Urgull mendia Parte Zaharra (Donostia) |
|||
|
|
||||
Ingelesen hilerria Gipuzkoako Donostia hiriburuko Parte Zaharrean dagoen Urgull mendiaren iparraldeko magalean dagoen hilerri bat da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Bertan, 1813an Espainiako Independentzia Gerran zehar Donostiari egindako erasoan heriotza aurkitu zuten hainbat soldadu britaniarren hilobiak daude. Baita 1836-1837 bitartean Donostiako inguruetan geratutako liskarretan hildakoak ere.
[aldatu] Hilerria
Hilerria 1924ko irailaren 28an inauguratu zen, Maria Kristina Austriakoa erregina Donostian zelarik. Enbaxadore britainarrak Jurgi V.a Erresuma Batukoa erregearen mezu bat irakurri zuen, non Britainia Handiko erregeak egiten ari zen ekitaldia eskertzen zuen. Donostiako alkate zen Juan Jose Pradoren hitzaldia entzun ondoren, ekitaldeari amaiera emateko hiru soldadu konpainiak desfilatu ziren.