Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

IEEE, The Institute of Electrical and Electronics Engineers (Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua), estandarizazioan diharduen mundu mailako erakunde tekniko-profesional bat da.

Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunderik handiena da, teknologia berrien profesionalez osatua, hala nola, ingeniari elektrikoak, informatikariak, telekomunikazio ingeniariak...

1884 urtean eratu zen eta bere sortzaileen artean Thomas Alva Edison, Alexander Graham Bell eta Franklin Leonar Pope bezalako pertsona esanguratsuak daude. 1963an IEEE izena hartu zuen AIEE (American Insitute of Electrical Engineers) eta IRE (Institute of Radio Engineers) erakundeak bateratzean.

Bere kideen bidez, 360.000 boluntario baino gehiago 175 herrialdeetan, IEEEa autoritate nagusia eta izen handiena duena da elektrizitatetik eratorriko arloetan: telekomunikazioak, elektronika, informatika, teknologia aeroespaziala...

IEEE beraren arabera, bere lana sormena, garapena eta integrazioa garatzea eta teknologia desberdinetako aurrerapenak elkartrukatzea da gizadiaren probetxurako. Hauek dira bere estandarretako batzu:

Bere argitaratze, konferentzia eta adostasunean oinarritutako estandarren bidez, IEEEak mundu osoan argitaratutako literatura teknikoaren %30 sortzen du, 350 konferentzia antolatzen ditu urtean zehar eta 900 estandar aktibo baino gehiago ditu (eta beste 700 garatzen).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua Aldatu lotura Wikidatan