Inger Jacobsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inger Jacobsen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInger Johanne Jacobsen
JaiotzaChristiania1923ko urriaren 13a
Herrialdea Norvegia
BizilekuaOslo urban area (en) Itzuli
HeriotzaOslo1996ko uztailaren 21a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Jackie Hein Bülow Jantzen (en) Itzuli  (1950 -  1959ko urriaren 1a)
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, estudioko musikaria eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0414724 Spotify: 2feMe4zwXCxU3hI3qjW94F Musicbrainz: 7e1980b8-bb19-46f3-b711-8e5ff2dd359b Discogs: 697974 Edit the value on Wikidata

Inger Jacobsen (Oslo, 1923ko urriak 13-Oslo, 1996ko uztailak 21) norvegiar abeslari eta aktore bat izan zen, nazioartean 1962ko Eurovision Kantu Jaialdian parte hartu izanagatik ezaguna.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jacobsenek bere lehen grabaketak Bigarren Mundu Gerran egin zituen, gerra ondoko garaian abeslari eta aktore ezagun bihurtuz, irrati eta telebistan sarritan agertuz, baita film eta antzezlanetan ere, hil baino lehenxeagorarte. 1976tik Riksteateret antzerki ibiltariko kide izan zen. Bere arrakastarik handiena Frøken Johansen og jeg izan zen, zeinekin norvegiar zerrendetako lehen postura iritsi zen 1960an.

Eurovision Kantu Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962an Jacobsenek Melodi Grand Prixen parte hartu zuen (Eurovision jaialdirako norvegiar aukeraketa), 1962ko Eurovision Kantu Jaialdian Kom sol, kom regn (zatoz, eguzki, zatoz, euri) abestiarekin Norvegia ordezkatzeko aukeratua izan zelarik. Jaialdia Luxenburgon ospatu zen martxoak 18an, eta "Kom sol, kom regn" kantuak hamargarren postuan amaitu zuen hamasei herrialdetatik, soilik bi punturekin, biak frantziar epaimahaiarenak.

Jacobsen Eurovisionera itzultzen saiatu zen, baina arrakastarik gabe, ez baitzuen berriz Melodi Grand Prix irabazi. 1964an laugarren amaitu zuen norvegiar aukeraketa honetan "Hvor" ("non") kantuarekin, eta 1971n azkenengo amaitu zuen 12 kanturen artean.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jacobsen bere intimitatea gordetzeagatik zen ezaguna. Minbiziaren ondorioz hil zen 1996ko uztailak 21ean, 72 urte zituela.


Aurrekoa
Nora Brockstedt Sommer i Palma kantuarekin
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian 1962
1962ko martxoak 18
Ondorengoa
Anita Thallaug Solvhervekin
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inger Jacobsen Aldatu lotura Wikidatan