Silueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingerada» orritik birbideratua)
Ingerada edo silueta soilaz eginiko arte-lana.

Silueta[1], eta gutxi batzuetan ere ingerada[2], objektu edo pertsona batek ikustean erakusten duen inguru-lerroa da, bereziki hori bakarrik ikusten denean, bestelako ezaugarririk erakutsi gabe. Bereziki artean, marrazketan eta arte grafikoetan erabiltzen da, objektu bat sinpletasunez irudikatu edo horren zirriborro bat egin nahi denean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silueta hitza, silhouette frantsesetikoa da, baina berau zilhoeta euskal abizena du jatorrian, zulueta abizenaren parekide lapurtarra. Historikoki, Eztebe Zilhoeta (Étienne de Silhouette) izenetik eratorria da, 1759an Frantziako finantza ministro izan zena. Bere aita, Arnaut Zilhoeta zen, biarriztarra. Bertan dago Zilhoeta etxea[3].

Hitz hau munduko hizkuntza askotan erabiltzen da eta euskal jatorriko hedatuenetakoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Silueta». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-11-14.)
  2. «Ingerada». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-11-14.)
  3. Zilhoeta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordean (kontsulta: 2021-11-14)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]