Ingmar Bergman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ingmar Bergman
Ingmar Bergman
Datu pertsonalak
Jaio 1918ko uztailaren 14a
Uppsala (SuediaSuedia)
Hil 2007ko uztailaren 30a (89 urte)
Fårö, Gotland (SuediaSuedia)
Lan nabarmenenak Fanny eta Alexander
Marrubi basatiak
Zazpigarren zigilua
IMDB IMDBko fitxa


Ingmar Bergman (Uppsala, 1918ko uztailaren 14 - Fårö, Gotland, 2007ko uztailaren 30a) Suediako antzerki zein zinema zuzendaria izan zen. Europa osoko garrantzitsuenetakoa izan da, korronte artistiko nagusietatik at egon baitzen beti eta bere nortasunarekin bere estiloa eraiki baitzuen.

Artzain luterarra izan zuen aita, zeinek eragin handia izan zuen Ingmar Bergman-engan. Izan ere, erlijioa haren zinemaren hizpide nagusia izan zen beti. Horrekin batera, heriotza, gizakien nortasuna, gaztaroaren goraipamena, emakumeak eta euren papera gizartean barnan nahiz baloreak izan ziren haren filmentan agertzen ziren beste auzi batzuk.

Haren aktore gustukoenen artean Liv Ullmann, Bibi Andersson eta Max von Sydow egon ziren.

Zuzendutako film hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1944 - Hets ("Oinazeak")
  • 1946 - Det regnar på vår kärlek ("Euria ari du gure amodioan")
  • 1947 - Skepp till India land ("Indiarako itsasontzia")
  • 1947 - Kvinna utan ansikte ("Aurpegirik gabeko emakumea")
  • 1948 - Eva
  • 1948 - Hamnstad ("Portu hiria")
  • 1949 - Törst ("Egarria")
  • 1949 - Fängelse ("Presondegia")
  • 1950 - Till glädje ("Alaitasunera")
  • 1950 - Sånt händer inte här ("Hau ezin da hemen gertatu")
  • 1950 - Medan staden sover ("Hiriak lo egiten duen bitartean")
  • 1951 - Sommarlek ("Udako tartea")
  • 1951 - Frånskild ("Dibortziatuta")
  • 1952 - Kvinnors väntan ("Emakumeen sekretuak")
  • 1953 - Sommaren med Monika ("Uda Monikarekin")
  • 1953 - Gycklarnas afton ("Zirku gaua")
  • 1954 - En lektion i kärlek ("Maitasun ikasgaia")
  • 1955 - Kvinnodröm ("Ametsak")
  • 1955 - Sommarnattens leende ("Udako gau baten irribarreak")
  • 1956 - Sista paret ut ("Azken parea kanpora")
  • 1957 - Det sjunde inseglet ("Zazpigarren zigilua")
  • 1957 - Smultronstället ("Marrubi basatiak")
  • 1958 - Nära livet ("Bizitzaren bazterra")
  • 1958 - Ansiktet ("Aurpegia")
  • 1960 - Jungfrukällan ("Dontzeilaren iturburua")
  • 1960 - Djävulens öga ("Deabruaren begia")
  • 1961 - Såsom i en spegel ("Ispiluaren zehar, ilunean")
  • 1961 - Lustgården ("Plazerraren lorategia")
  • 1963 - Nattvardsgästerna ("Neguko argia")
  • 1963 - Tystnaden ("Isiltasuna")
  • 1964 - För att inte tala om alla dessa kvinnor ("Emakume hauek guztiak")
  • 1966 - Persona
  • 1968 - Vargtimmen ("Otsoaren ordua")
  • 1968 - Skammen ("Lotsa")
  • 1969 - En passion ("Pasioa")
  • 1971 - Beröringen ("Ukitua")
  • 1972 - Viskningar och rop ("Oihuak eta xuxurlak")
  • 1973 - Scener ur ett äktenskap ("Ezkontideen arteko eszenak")
  • 1975 - Trollflöjten ("Xirula magikoa")
  • 1976 - Ansikte mot ansikte ("Aurrez aurre")
  • 1977 - Ormens ägg ("Sugearen arrautza")
  • 1978 - Höstsonaten ("Udazkeneko sonata")
  • 1980 - Ur marionetternas liv ("Txotxongiloen bizitzei buruz")
  • 1982 - Fanny och Alexander ("Fanny eta Alexander")
  • 1986 - Karins ansikte (laburmetraia)
  • 1992 - Söndagsbarn ("Igandeko umeak")
  • 2000 - Trolösa ("Desleiala")
  • 2003 - Saraband

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jungfrukällan (1961), Scener ur ett äktenskap (1975), Ansikte mot ansikte (1976), Höstsonaten (1978) eta Fanny och Alexander (1984).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingmar Bergman Aldatu lotura Wikidatan