Ingmar Bergman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingmar Bergman
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnst Ingmar Bergman
JaiotzaUppsala Cathedral Assembly (en) Itzuli1918ko uztailaren 14a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaFårö parish (en) Itzuli2007ko uztailaren 30a
(89 urte) (89 urte)
Hobiratze lekuaFårö begravningsplats (en) Itzuli
Familia
AitaErik Bergman
AmaKarin Bergman
Ezkontidea(k)Else Fisher  (1943ko martxoaren 25a -  1945)
Ellen Bergman  (1945eko uztailaren 22a -  1950)
Gun Bergman  (1951 -  1959)
Käbi Laretei  (1959 -  1969)
Ingrid von Rosen  (1971ko azaroaren 11 -  1995eko maiatzaren 20a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPalmgrenska samskolan (en) Itzuli
Stockholmgo Unibertsitatea
(1937 - : arte, literatura zientzia
Hizkuntzakalemana
suediera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria, antzerkigilea, aktorea, zinema ekoizlea, autobiografialaria, zinemagilea eta errealizadorea
Lantokia(k)Suedia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

ingmarbergman.se eta svenskfilmdatabas.se…
IMDB: nm0000005 Allocine: 361 Rottentomatoes: celebrity/ingar_bergman Allmovie: p81548 TCM: 14557 IBDB: 27011
Musicbrainz: fba3b9a9-a6bd-43f6-87ac-703ca5ea6de1 Discogs: 910636 Find a Grave: 20693685 Edit the value on Wikidata

Ingmar Bergman (Uppsala, 1918ko uztailaren 14 - Fårö, Gotland, 2007ko uztailaren 30a) Suediako antzerki eta zinemako zuzendari, gidoigile eta ekoizle eta idazle bat izan zen. Bere garaian, inoiz ez zuen publiko handiaren arretarik izan, agian bere lanak suedieraz filmatzen zituelako, Hollywoodeko zirkuitutik kanpoko zudelako eta akzio gutxikok zirelako. Baina giza emozioen paisaia beste edozein zuzendarik baino lehen aztertu zuen, eta kritikarien nahiz zinemagileen errespetu osoa lortu zuen.

Maiz gehienbat Aktoreen Zuzendaria zela esan izan da, antzerkigintzan zuen eskarmentu handiari esker zinemako aktoreak egoki eta begirunez tratatzeko trebezia zuen, honela aktoreek ere berarekin gustura lan egiten zutelako, horren froga onena beraren zuzendaritzapean lan egin zuten aktore askok bere beste film ugaritan errepikatzen zutela da. Haren aktore gustukoenen artean Harriet Andersson, Bibi Andersson, Liv Ullmann, Gunnar Björnstrand, Erland Josephson, Ingrid Thulin eta Max von Sydow zeuden, Ingrid Bergman bera ere zuzendu zuen.

Europa osoko zinemagile garrantzitsuenetakoa izan da, korronte artistiko nagusietatik at egon baitzen beti eta bere nortasunarekin bere estiloa eraiki baitzuen. Bere filmetako gaiak orotarikoak dira baina betiere gizakien barne gatazka eta bizipenekin lotuak: bizitzaren zentzua, heriotza, bakardadea, isolamendua, gizakion barne beldurrak, maitasuna, bikoteen arteko harremanak, infidelitatea, elkarbizitza, erlijioa eta Jainkoaren eza, amatasuna, abortua, egunerokotasuna edo errutina, zahartzaroa, haurtzaroa, gizartea, eta abar.

Bere filmak orokorrean erritmo lasaia eta solasaldi edo esaldi sakonak izan ohi dituzte, zuzendariak burututako teknika, honela ikusleek entzundakoa barneratu eta hurrengo eszenara igaro aurretik gogoeta laburra egiteko denboratxo bat izan dezaten.

Biografia

Artzain luterarra izan zuen aita, eta eragin handia izan zuen Ingmar Bergmanengan, haurtzaro zorrotza izan baitzuen. Izan ere, erlijioa haren zinemaren hizpide nagusia izan zen beti. Horrekin batera, heriotza, gizakien nortasuna, gaztaroaren goraipamena, emakumeak eta euren papera gizartean barnan nahiz baloreak izan ziren haren filmentan agertzen ziren beste auzi batzuk.

Zuzendutako film hautatuak

Sariak

Jungfrukällan (1961), Scener ur ett äktenskap (1975), Ansikte mot ansikte (1976), Höstsonaten (1978) eta Fanny och Alexander (1984).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingmar Bergman Aldatu lotura Wikidatan