Ingrid Bergman
Ingrid Bergman (1915eko abuztuaren 29a – 1982ko abuztuaren 29a) aktore suediarra izan zen, Oscar saria hirutan (1944an Gaslight, 1956an Anastasia eta Murder on the Orient Express filmengatik), Emmy Saria bitan eta Tony Saria behin irabazi zituena.
Biografia [aldatu]
Ingrid Bergman Estokolmon ikasi zuen antzezten. Ikasketak burutu aurretik hasi zen zineman, eta bi urtetan 9 filmetan parte hartu zuen. Suedian ospetsu bilakatuta, Hollywoodera joan zen 1939an, bi film suediarren bertsio amerikarra egitera. Bere dohainarekin AEBetan ere arrakasta lortu zuen.
Sei aldiz jaso zuen emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren izendapena: (1943) For Whom the Bell Tolls, (1944) Gaslight, (1945) The Bells of St. Mary's, (1948) Joan of Arc, (1956) Anastasia eta (1978) Höstsonaten filmengatik, 1944an eta 1956an irabazita. Halaber, emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar saria ere eskuratu zuen 1974an Murder on the Orient Express filmarekin. Horretaz gain, amerikar eta italiar zinemako klasikoetan parte hartu zuen, Casablanca edo Stromboli esaterako.
1949an Petter Lindström lehen senarrarengandik dibortziatu zen Roberto Rossellini zuzendari italiarrarekin ezkontzeko. Honek polemika ekarri zuen, eta amerikar emakumeei eredu txarra izatea leporatuta, urteak eman zituen AEBetan filmik egin gabe. Roberto Rossellinirekin hiru seme-alaba zituen, tartean Isabella Rossellini aktorea.