Inguma (datu-basea)
Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea da (http://www.inguma.org).
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortutako web aplikazio honetan unibertsitate mailako jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da.
Inguman 8.025 egile daude katalogatuta. eta % 50arekin harremanetan jartzeko aukera dago, hau da, 4.000 egilerekin.
Euskarazko produkzioaren berri emateaz gain komunikazioa ere ahalbidetzen du datu-baseak, egileen %50arekin harremanetan jartzeko aukera dago, hau da, 4.000 egilerekin.
Horretaz gain, ziurtagirien zerbitzua eskaintzen du. Inguma datu-baseko egileek ziurtagiria eskatu dezakete CVan jartzeko.
Karmele Artetxek Inguma datu-basea erabili zuen bere tesiko datu-iturburu gisa: "Komunitate zientifiko euskalduna. Azterketa historikoa eta bibliometrikoa".
Kanpo-loturak [aldatu]
- Ingumak laborategian bloga Unibertsitatea.net-en. "... Baina, Inguma erreferentzi-biltegian zerbait gehiago badago: ezkutuan eta isilean lanean ari den iratxo talde bihurria..."