Inhalagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kartutxo presurizatua edo "metered-dose inhaler" (MDI).

Inhalagailua arnas aparatuan medikazioa sartzeko tresna medikoa da orokorrean, nagusiki erabiltzen dena asma eta Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoan (BGBK).

Hiru mota nagusitan sailkatzen dira inhalagailuak: Kartutxo presurizatuak, hauts lehorraren inhalagailuak eta lainoztagailuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebersen papiroan lehenengo berri idatziak agertzen dira eztula leuntzeko lainoztatze balsamikoen erabilera aipatuz, K. a. 1500ko hamarkada inguruan. Egipto zaharrean erretxina, mirra eta datilen mamia nahasten zituzten horixe gero arnasteko. Antza, beste zibilizazio askotan horrelako inhalazioak prestatzen zituzten, batzuetan xede medikoekin eta beste batzuetan ez. Bestela, II. mendean Bizantzioko Antilo sendagileak ohartarazten zuen lainoztatzeak gaixotasun mota guztietarako ez zirela onak, toraxekoentzat bakarrik baizik. Garai hartan eta denbora luzez sufrea erabiltzen zuten tuberkulosia sendatzeko, Galenok aurretik jada iradokitzen zuena.

Erdi Aroan izurrite batzuk arnasaren bidez kutsatzen zirela hasi ziren susmatzen, eta hasi ziren substantzia inhalatuen erabilerarekin xede prebentiboekin ere bai. Sifilia tratatzeko bestela asko zabaldu ziren merkurioaren lainoztatzeak Europan zehar.

Eta asmari dagokionez, Maimonides mediku judutarrak XII. mendean gaixotasunari buruzko liburu monografikoa argitaratu zuen, inhalazio aromatikoak aipatuz. Askoz aurrerago, 1698an John Floyer ingelesak "Treatise of asthma" argitaratu zuen, eta XVIII. mendearen amaieran Mudge-ren arnasgailua asmatu zuten, belarren lurrinak inhalatzeko pentsatua. Beste alde batetik, belladonna-tik sortu zuten lehenendabiziko bronkozabaltzaileak, tabakoarekin batera edo bakarrik erre egiten zirenak, "zigarrotxo antiasmatikoak" izenekoak.

Denboran aurrera, 1829an Schneider eta Waltzek lehenengo lainoztagailua asmatu zuten ur zatikien bidez erabilitakoa, "hidroconion" izenekoa eta Suitzako mendietako ospitaleetan tuberkulosoekin erabiltzen hasi zena. Hurrengo urteetan gailu haren hobekuntzak ekarri zituzten Mathieu, Sales-Giron, Capron eta Lucas-Champonniere medikuek, besteak beste, aparatu eramangarriak asmatu zituztenak. 1840an, gainera, Montpellierren "Haizeterapiaren Institutua" sortu zuten eta 1893an Bartzelonan "Establecimiento Terápico-Sulfuroso" izenekoa. Anestesiologiaren arloan hasi ziren inhalagailuak erabiltzen XIX. mende hartan, iraultza ekarri zuena.

Farmakoei dagokienez, adrenalina inhalatuarekin 1929an Londonen hasi ziren, eta azkenik 1955etik aurrera asma edo BGBK zutenen pazienteentzat bronkozabaltzaileen lainoztatzeak zabaltzen hasi ziren. XX. mendearen amaieran gero eta gailu eramangarriago txikiagoak hasi ziren asmatzen, gaur egun guztiz zabaldutako daudenak.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]