Inia
Wikipedia(e)tik
Inia zetazeoen ordenako platanistidoen familiako uretako ugaztuna da (Inia geoffrensis). 2-3 m luze izaten da. Moko-egiturako mutur luze zurdaduna izaten du; azala gris iluna da bizkarrean, eta arrosa-kolorekoa sabelaldean. Orinoko eta Amazonas ibaietan bizi da, eta taldean ibiltzen da. Arrainak eta zuhaitzetatik erortzen diren fruituak jaten ditu.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.