Iniciativa per Catalunya Verds

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniaren aldeko Ekimena Berdeak
Iniciativa per Catalunya Verds (ICV)
BuruzagiaJoan Herrera
Sorrera1987
Egoitza nagusiaBartzelona
Ideologia politikoaEkosozialismoa, feminismoa, federalismoa eta katalanismoa
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Berdea
www.iniciativa.cat

Iniciativa per Catalunya Verds (ICV) edo "Kataluniaren aldeko Ekimena Berdeak" alderdi politiko ekologista eta sozialista kataluniarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko otsailaren 23an federazio politikoa sortu zuten "Iniciativa per Catalunya" (IC) izenarekin, hasiera hartan Partit Socialista Unificat de Catalunya (PSUC), Entesa dels Nacionalistes d'Esquerra (ENE) eta Partit dels Comunistes de Catalunya (PCC) alderdiek osatua. Rafael Ribó izan zen garai hartako buruzagi gorena, PSUCen idazkari nagusia zelarik, eta laster barneko taldeen arteko liskarrak piztu ziren eta PCC koaliziotik atera zen.

Lehenengo krisialdi hura baretuta, 1995ean "Iniciativa per Catalunya-Els Verds" (IC-EV) bilakatu zen alderdia, baina berriro barneko ika-mikak pairatu behar izan zituzten.

2000. urtean Joan Saurak Ribó ordezkatu zuen eta 2002an oraingo izena hartu zuten, "Iniciativa per Catalunya Verds" (ICV) alegia.

Hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko emaitzak Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

2003an ICV eta "Esquerra Unida i Alternativa" (EUiA) Pasqual Maragallek zuzendutako gobernuan sartu zen, PSC eta ERC alderdiekin batera, eta bertan Joan Saura eta Salvador Milà sailburu (conseller) moduan ibili ziren.

2006ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 2003ko emaitzak hobetu zituzten eta 12 legebiltzarkide lortu zituzten guztira, hiru gehiago hain zuzen ere. Joan Saura eta Francesc Baltasar sartu ziren gobernuan, aurreko formula berretsita, José Montilla presidentea zelarik.

Azkenik, 2010ean 10 eserleku Parlamentuan eskuratu zituen 230.824 botoei esker, aurreko hauteskundeetan baino bi gutxiago.

Laburbilduta, 2003tik 2010era 150.000 eta 340.000 boto artean lortu izan ditu koalizioak.

Alderdiaren bilakaera botoei dagokienez (2003-2007).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]